Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Eroskik bere zorra finantzatzea lortuko duela uste du Erkorekak

Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Eroskiren eta bankuen arteko negoziazioak "bide egokitik" doaz. Hala ere, Gobernuak ez du negoziazioan esku hartuko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, laster Eroskik bere zorra berriz finantzatzea lortuko duen "zentzuzko itxaropena" dute.

Gobernu bileraren ostean egindako agerraldian, Eroskik zorra berriz finantzatzeko prozesua abiatu duela azaldu du Erkorekak, "eta, Jaurlaritzak eskuartean duen informazioaren arabera, badirudi konpainiak lortu egingo duela bere helburua betetzea".

Horren esanetan, Eroskiren eta bankuen arteko negoziazioak "bide egokitik" doaz. "Jaurlaritzak [konpainiak] helburua betetzea espero du, baina, logikoa denez, ez du esku hartuko negoziazioan", ohartarazi du. Bestalde, Eroskik ez diela dirurik eskatu nabarmendu du Erkorekak, baina konpainiari "babesa eta aholkularitza" eman diotela erantsi du. "Hori bai, "oraingoz ez dute laguntza zuzenik eskatu, eta jakin badakite ezin dutela egin, Europako araudiak ez duelako onartzen", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiren albisteak