Ekonomia -

Erretiroa

Osasun arloko langileen jubilazio-adina zehaztuko du Osakidetzak

Gaur egun Osakidetzako medikuek 70 urte izan arte lanean jarraitzeko aukera dute. Euskal Osasun Sistemaren azken proposamena, erretiro-adina 65 urtera jaistea da.

Osakidetza
Osakidetza
Osakidetza

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiaren arabera, Euskal Osasun Sistemako langileen jubilazio-adina datorren astetik aurrera zehaztu ahal izango da. Sindikatuekin bilduko dira datorren astean eta gai hori jorratuko dute.

Etxeberriak eta Jose Maria Armentiak, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendariak, Legebiltzarreko Osasun Batzordean parte hartu dute eta 'Osakidetzako giza baliabideen berrantolaketarako plangintza' aurkeztu dute.

Euskal Osasun Sistemako langileen jubilazio-adina izan dute hizpide agerraldian. Gaur egun, Osakidetzako medikuek 70 urte izan arte lanean jarraitzeko aukera dute. Adin hori 65 urtera jaisteko borondatea agertu dute.

Erretiro-adina 67 urtean kokatzearen ere aztertu dute. Erretiroa hartzeko adina 65 urtera jaitsiko balitz, datozen lau urteetan 736 sendagile jubilatuko lirateke osasungintza publikoan.

Armentiak adierazi duenez, mahai sektoriala datorren astean bilduko da eta sindikatuei gai honen inguruko informazio guztia emango zaie. Gaia "irekita" dagoela esan du Armentiak.

Datorren asteko bileraren ondoren ezarri beharreko neurriak "zehaztu" ahal izango direla azpimarratu du Etxeberriak. Erretiroa hartzeko adinaren arabera aurreikusiko dira jubilazioak, kontratazioak eta lan deialdiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza