Ekonomia -

Lan erreforma

Espainiako lan erreformaren 'bigarren itzulia' iragarri du Eurotaldeak

Oraindik gauzatu ez diren erreformen ezarpena azkartzeko ere eskatu du, datorren urteko BPGren defizit mugak %5,8ko helburua bete dezan.

De Guindos eta Olli Rehn Eurotaldearen bilera hasi aurretik. Argazkia: EFE
De Guindos eta Olli Rehn EFE
De Guindos eta Olli Rehn Eurotaldearen bilera hasi aurretik. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Ekonomia ministroek oraindik ezarri ez diren lan erreformen ezarpena azkartzeko eskatu diote Espainiari, horien artean, lan erreformaren "bigarren itzuli" bat. Horren bidez, datorren urterako BPGaren defizit muga %5,8koa izatea lortu nahi da.

Eurotaldeak "neurriak hartzeko" gonbita luzatu die 2014ko aurrekontuetan egonkortasun ituna hautsi dezaketen herrialde kideei. Espainiari ez ezik, Italia, Malta eta Finlandiari ere egin die eskera.

"Espaniaren kasuan, eta adierazi digutenez, lan erreformarekin lotutako neurriak prestatzen ari dira, baita lan erreformaren 'bigarren itzuli' bat ere", iragarri du Jeron Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak.

Olli Rehn Batzordeko presidenteordeak eta Gai Ekonomikoetako arduradunak ere eskaera bera luzatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari. Erreforma zerga arloan egiteko eskatu du batez ere. Rehnek esan duenez, "Espainiari eskatzen zaion esfortzua ez da 'ikaragarria'". "BPGaren laurden bateko, 2.500 milioi euroko, neurriak hartzea eskatzen zaio", gaineratu du.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak Euroguneak egindako eskaeraren ildora hitz egin du. "Eurotaldearen ondorioek ez dute 2014rako aurrekontuan aparteko moldaketarik egitera behartzen, ezta Espainiako politika ekonomikoaren planteamentua moldatzera ere, erreformak jada aurreikusita baititu Gobernuak", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea