Ekonomia -

Fagor Etxetresnak

'Merezi du Fagorretik salba daitezkeen atalak indartzeko lan egitea'

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, "ikuspuntu guztietatik jorratzeko zaila den arazo baten aurrean gaudela egiaztatu genuen atzoko bileran".

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak azaldu duenez, "Fagor Etxetresnak enpresa egoera zailean badago ere, merezi du salba daitezkeen produkzio atalak indartzeko lan egitea".

Jose Maria Lidonen omenez antolatutako Zuzenbide Penalari buruzko X. Jardunaldietan parte hartu aurretik, atzoko bilera izan du hizpide kazetarien aurrean. Atzo Fagor Etxetresnak enpresaren krisialdiarekin zerikusia duten eragile guztiekin egindako bilerak zapore gazi-gozoa utzi ziola nabarmendu du; izan ere, "argi geratu da, edozein ikuspuntutatik begiratuta ere, heltzeko zaila den arazo baten aurrean gaudela".

"Hala ere, argi izpi batzuk ikusi genituen, eta proiektutik bideragarri izan daitekeena bideragarria egin daiteke", azaldu du. Hala, Basauriko Edesa lantegia jarri du adibidetzat; izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak 3 milioi euroko laguntza emango dio aipaturiko enpresari, eta hartzekodunen konkurtsotik kanpo geratuko da.

"Enpresaren produkzio atalen bat bideragarria izan badaiteke, merezi du atal horiek salbatzeko eta hondotik ateratzeko lan egitea", gaineratu du.

Arazoaren zailtasuna onartu badu ere, "esperantza izpiak nabari dira", eta horiek nabarmentzea garrantzitsua dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea