Ekonomia -

Aurrekontuak 2014

Urkullu: 'Aurrekontuak kohesio soziala eta enplegua bermatzen ditu'

Lehendakariak Joxe Mari Korta sariak emateko ekitaldian parte hartu du, Lehendakaritzan. Lau enpresariren ibilbideak saritu dituzte bertan.

Iñigo Urkullu lehendakaria Joxe Mari Korta sari banaketan
Iñigo Urkullu lehendakaria Joxe Mari Korta sari banaketan
Euskadiko lau enpresarik Korta saria jaso dute Lehendakaritzan

1:28

Erredakzioa:

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak 2014ko aurrekontuen proiektua izan du hizpide. "Aurrekontuak kohesio soziala eta ekonomiaren indarberritzea eta enplegua ekarriko ditu", esan du lehendakariak. Gobernu Kontseiluak goizean onartu ditu 10.215 milioi euroko aurrekontuak.

Joxe Mari Korta sariak banatzeko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek lehendakariak. Lehendakaritzan egindako ekitaldian, lau enpresariren ibilbidea saritu dute.

Ekitaldiari amaiera emateko hitzaldian adierazi duenez,  "zorroztasunez jokatu dugu ekonomian eta aurrekontuetan, eta, horri esker, Euskadi basamortuko zeharbidea gainditzen ari da".

"Itxaropentsu begiratu diezaiokegu ekitaldi berriari. Aurrekontu honek inbertsioa eta kontsumoa indarberritzeko beharrezkoa den konfiantza ahalbidetuko du. Konfiantza hori beharrezkoa da hazteko", azpimarratu du Urkulluk. "Gobernuak 2014an baliabide gehiago izango ditu kohesio soziala bermatzeko eta osasunarekin, hezkuntzarekin eta gizarte babesarekin duen konpromisoa mantentzeko", gaineratu du.

Enpresa arloa ere hizpide izan du. "Enpresak eta enpresa erabakiak oinarrizkoak dira aurrera ateratzeko", adierazi du, eta "Jaurlaritzak krisitik ateratzeko behar den konfiantza bermatzeko konpromisoa hartzen du", gaineratu du.

"Konfiantza horrek konpromisoa eskatzen du", esan du. "Gure gobernuaren kasuan, ekonomian eta aurrekontuan ezarri dugun zorroztasunean oinarrituta dago hori, baita oreka soziala bermatuko duen eta ekonomia eta hazkundea bultzatu dituen neurriak bultzatzeko proiektuan ere", azpimarratu du.

Halaber, krisiari aurre egiteko behar diren akordio politikoak eta erakundeen arteko akordioak erraztearen alde agertu da lehendakaria.

Korta sariak 2013

Aurtengo Joxe Mari Korta sariak enpresaburu hauek irabazi dituzte: Juan Manuel Arana, Muruetako Ontziolak enpresako presidentea; Julio Faustino Martinez, Faustino upeltegiko jabea; Jesus Alberdi, Bankoa, SPRI eta Elkargiko zuzendari ohia, eta Vicente Zaragüeta, Donostiako Aquariumeko presidentea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea