Ekonomia -

2014ko Aurrekontuak

PSE: 'Aurrekoak baino aurrekontu hobeak aurkeztu ditu Jaurlaritzak'

Lehen irakurketa batean, 2014ko Aurrekontuak aurrekoak baino "askoz hobeak" direla iritzi dio Mendiak. "Patxi Lopezen azken aurrekontuen norabide berean doaz".

Idoia Mendia. EITB.
Idoia Mendia. EITB.
Idoia Mendia. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak gaur bertan aurkeztutako Aurrekontuen egitasmoa aurrekoa baino "askoz hobea" dela adierazi du gaur PSE-EEk ohar batean. Hala ere, negoziazioen arabera erabakiko dute sozialistek Jaurlaritzaren egitasmoa babestu ala ez.

Ohar batean, PSE-EEk esan du Jaurlaritzak aurkeztutako dokumentuak sozialistei "arrazoia" eman diela. "Murrizketak ez egiteko alternatiba bat zegoela esan genuen, hau da, murrizketak saihesteko neurriak martxan jartzea", adierazi du Idoia Mendiak.

Lehen irakurketa batean, 2014ko Aurrekontuak aurrekoak baino "askoz hobeak" direla iritzi dio Mendiak. "Patxi Lopezen azken Aurrekontuen norabide berean doaz".

EAJrekin sinatutako akordioari esker, PSE-EEk Jaurlaritzaren Aurrekontuen "filosofia eta oinarri nagusiak" aurretik ezagutu ditu.

PSErekin adostutakoak Aurrekontuetan jasota egon beharko direla gogoratu du Idoia Mendiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea