Ekonomia -

Lehendakaritzan

Horrela kontatu dugu 2014ko Aurrekontuen aurkezpena

Josu Erkoreka eta Ricardo Gatzagaetxebarria datorren urterako aurrekontuen aurkezpena egiten ari dira.

Euskal ongizate eredua bermatu nahi dute 2014ko aurrekontuek

0:12

Iker Gonzalez | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Lege Aurreproiektua onartu du gaur, asteartea, eta hurrengo ostegunean erregistratuko dute Eusko Legebiltzarrean.

13:14 Amaitutzat eman dute agerraldia. Eskerrik asko albistea zuzenean jarraitzeagatik.

13:09 2014ko zorpetzea "1.315 milioi eurokoa" izango dela adierazi du Ogasun eta Finantza sailburuak.

13:02 "Defizit helburua malgutu da, eta ondorioz baliabide gehiago ditugu, baina zorpen maila handiagoa ere, amortizazioak direla eta".

12:57 "Aurten, aurreikusten den diru-bilketa dela eta, Gastu Sozialean eta Inbertsioan diru gehiago egongo da"

12:55 "2014ean aurten baino hobeto egongo garela diote aurreikuspenek, eta horien arabera egin diugu Aurrekontuak" esan du sailburuak.

12:50 Kazetarien galderak erantzuten ari da Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburua.

12:46 % 9,5 gehiago izango du Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak.

12:45 Eragiketa arrunten gastua % 5,6 handiagoa izango da, iazko Aurrekontuekin alderatuta.

12:42 Pasibo finantzieroen zenbatekoa oso handia izango da: 199,9 milioitik 537,7 milioira igarota.

12:39 Gizarte Larrialdiko Laguntzak ordaintzeko partida hiru milioitan handituko da, % 18,5 alegia.

12:34 Inbertsioara bideratutako atalak batuta, % 10,4 handiago da, iazkoaren aldean.

12:33 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean, 130,5 milioi gehiago bideratuko dituzte (% 5 gora).

12:30 Osasun arloan, % 3,8 egingo du gora gastuak.

12:27 Enplegu eta Gizarte Politika Saila izango de gehien handituko dena Aurrekontuetan, % 19,7 handituko da.

12:23 Aurrekontu Proiektuaren baliabideak ugariagoak izango dira, iazkoaren aldean: ia 899 milioi euro, alegia, % 9,6ko hazkundea.

12:21 Aurten 20.000 lanpostu galduko dira guztira, eta 2014 ildo beretik jarraitzea espero da, baina galera gutxiagorekin.

12:19 Euskadiko BPGak bigarren urtez jarraian behera egingo du 2013an.

12:18 Kanpoko eskariak hazkundeari eragindako ekarpena hiru hamarretakoa izan da.

12:13 Eusko Jaurlaritzak datorren urtean 10.200 milioi euroko aurrekontua izango du.

12:10 10,5 milioiko diru-laguntza bideratuko dute Arrantza sektorea laguntzeko.

12:08 Josu Erkoreka eta Rocardo Gatzagaetxeberria prest dira Aurrekontuak azaltzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea