Ekonomia -

2014ko Aurrekontuak

Euskal Herrian pentsatutako aurrekontuak eskatuko ditu EH Bilduk

Asteartean Jaurlaritzak aurkeztuko duen aurrekontu egitasmoaren harira, EH Bilduk esan du Madrili begira  diseinatutako aurrekontuak ez dituztela onartuko.

Laura Mintegi, gaur, Bilbon
Laura Mintegi, gaur, Bilbon
Laura Mintegi, gaur, Bilbon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 2014rako prestatu duen aurrekontu proiektua gogor kritikatu du gaur Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak. Euskal Herrian eta euskal herritarrontzat pentsatutako aurrekontuak eskatu dizkio Mintegik Iñigo Urkullu lehendakariari.

Asteartean aurkeztuko du Jaurlaritzak datorren urterako aurrekontu egitasmoa. EH Bilduren ustez, Madrili begira  diseinatutako aurrekontuak ez dituzte onartuko. Jaurlaritzak PPren politikak oinarri hartuta prestatutako aurrekontuak aurkeztuko balitu, "ondorioak lazgarriak" izango direla esan du EH Bilduko ordezkariak.

Pobretzeari aurre egiteko eta bizi dugun txirotzea gelditzeko politikak aldarrikatu ditu Mintegik, gizarteak egun dituen behar sozialak erdigunean jarrita. "Beste politika ekonomiko bat behar dugu, Euskal Herrian eta euskal herritarrontzat pentsatutakoa: ez daitezela izan boteretsueneii begira egindako aurrekontuak", esan du.

Kontu publikoen tramitazioan jarrera "kritikoa, baina eraikitzailea" izango dutela jakinarazi du Mintegik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea