Ekonomia -
Irabazi garbia
BBVAk 3.077 milioi lortu ditu irailera arte, iaz baino % 85,8 gehiago
Bankuaren arabera, merkatu berrien bultzadari esker egin dute gora etekinek, nahiz eta "merkatu konplexua den".
Erredakzioa
BBVAk 3.077 milioi euro lortu ditu urtarrila eta iraila bitartean, iaz epe berdinean lortutakoa baino % 85,8 gehiago, estrategiatik kanpoko aktiboei esker, eta hornidura murriztu dutelako, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) zabaldu duenez.
Entitatearen arabera, geografia eredu "anitzari" eta merkatu berrien bultzadari esker egin dute gora etekinek, nahiz eta "merkatu konplexua den".
Espainian, bankuak 477 milioi euroko irabaziak izan ditu epe horretan, iaz lortutako 1.033 milioien aldean % 53,8 gutxiago; bankuak esan duenez, hipoteken zoru-klausukak bertan behera utzi dituztelako irabazi dute gutxiago.
Berankortasun tasa % 6,2an kokatu da Espainian, nahiz eta kredituek behera egin duten, ekonomiaren egoeragatik, esan du BBVAk.
Oro har, kredituek % 5,4 egin dute behera (356.986 milioi guztira), eta gordailuak % 5,2 hazi dira, 303.556 milioi lortuta.