Ekonomia -

Elkarlanean ari dira

Jaurlaritza eta Gipuzkoa Fagor Etxetresnak laguntzen saiatuko dira

Fagor Etxetresnaken jarduera mantentzeko “formulak” bilatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, gaur Foru Aldundiko iturriek adierazi dutenez.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EITB.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EITB.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnaken jarduera mantentzeko “formulak” bilatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, gaur Foru Aldundiko iturriek adierazi dutenez.

Aipatu iturriek ez dute zehaztu Fagor Etxetresnak hartzekodunen lehiaketan sartuko den ala ez baina, egoera horrek halabeharrez Fagor Etxetresnak ixtea edo jarduera etetea ez dakarrela adierazi dute.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailetik eta Diputazioko Berrikuntza Departamentutik Fagorren arduradun nagusiekin harremanetan egon direla azaldu dute. Konpainiarentzat irtenbide bat aurkitzea eta ahalik eta lanpostu gehien salbatzea zen elkarrizketon helburua.

Diputazioko ordezkariek azpimarratu dutenez, hartzekodunen konkurtsoak ez dakar halabeharrez Fagor ixtea, Lege Konkurtsalak, hain zuzen ere, konpainiaren jarduna babestea baitu xede.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea