Ekonomia -

Pentsioen erreforma

Erreserba Funtsetik 6.148 milioi aterako ditu Lan Ministerioak

Pentsioei aurre egiteko 'pentsioen itsulapikoa' erabili beharko du beste behin Espainiako Gobernuak; izan ere, uztailean ere bertatik atera zuten udako aparteko soldata.

Fatima Bañez, Lan ministroa, Toledoko Itunaren bilkura hasi baino lehen. Argazkia: EFE
Fatima Bañez
Fatima Bañez, Lan ministroa, Toledoko Itunaren bilkura hasi baino lehen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fatima Bañez Espainiako Gobernuko Lan ministroak iragarri duenez, Erreserba Funtsetik, 'pentsioen itsulapikoa' izenaz ere ezagutzen den horretatik, 6.148 milioi euro aterako dituzte pentsioak ordaindu ahal izateko. Uztailean bertan beste 4.500 milioi erabili zituzten, udako aparteko soldata pagatzeko.

Diputatuen Kongresuko Toledoko Itunaren Batzordean egin du iragarpena Bañezek. Prentsaurrekoan, pentsioen erreformaren nondik norakoak azaldu ditu, eta  jasangarritasunaren faktorearen (pentsioak bizi itxaropenaren arabera moldatu beharra) eta balio hartzearen indize berri baten alde egin du.

Ministroaren esanetan, 720 milioi euro erabiliko dituzte Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren beharrizanei aurre egiteko.

Bañezek azaldu duenez, Gizarte Segurantzako ondare funtseko (mutuen funtsa) 23.731 milioi euro erabili dira 2012an eta 2013an, eta Erreserba Funtseko 18.651 milioi. "Hori horrela, bi urteko epean 24.000 milioi euro erabili dira funts horretatik", erantsi du ministroak. Egun 59.350 milioi daude 'pentsioen itsulapikoan'.

Gizarte Segurantza

Ministroak jakinarazi duenez, Gizarte Segurantzak 36.500 milioiko defizit metatua izango du 2016ra arte.

Ingurumari honetan, Gobernuak onartutako erreforma beharrezkoa dela esan du Bañezek. Horren arabera, krisi garaian, pentsioak % 0,25 igotzea proposatu du Gobernuak, eta, egoera ekonomikoa ona denean, KPIari % 0,25 gehitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea