Ekonomia -

Lan-istripuaren ostean

Aballa enpresa Deskargako obretatik kendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Azpikontrata Beasain-Durango korridoreko lanetatik baztertzea erabaki du Aldundiak. Kautelazko neurria da. Iragan asteazkenean langile bat hil zen lan-istripuan, Antzuolan.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Construcciones Aballa azpikontrata Beasain-Durango korridoreko lanetatik baztertzea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kautelazko neurria da. Iragan asteazkenean langile bat hil zen lan-istripuan, Antzuolan, Deskargako mendatean.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak agerraldia egin du azken erabakien berri emateko. Aldundia, Osalan eta Ertzaintzarekin batera, lan-istripuaren arrazoiak ikertzen ari dela azaldu du Ugartek.

Iragan ostiralean Construcciones Aballa konpainia obretatik at uztea erabaki zuten, Ugartek iragarri duenez. Lanak UTE Lapatzari esleitu zizkioten. Moyua eta Antzibar enpresek UTE Lapatza osatzen dute. "Irregulartasun zantzuak" daudela onartu du Aldundiko bozeramaileak.

Ikerketa

Gainera, Aldundia sindikatuekin bildu dela adierazi du Ugartek. Segimendua egiteko mahaia deitu dute ostegunerako.

Ikerketaren emaitzak eskura izan bezain laster, kontratua "urratu" dela edo aldi baterako enpresa-elkarte horrekzabarkeriaz jokatu duela ondorioztatuz gero, neurriak hartuko dituztela iragarri du Aldundiko bozeramaileak. Horren harian, zigor moduan kontratuan zehaztutakoaren % 10 ezarri diezaioketela ohartarazi du.

Bestalde, segurtasuna dela-eta Laneko Ikuskatzailetzaren aurrean UTE Lapatzaren aurkako salaketarik aurkeztu ez zutela azaldu du. "Hitzarmenaren urraketagatik" salaketa jarri zutela erantsi du Ugartek, konkretuki, "soldata eta ordu extrak" direla-eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea