Ekonomia -

Enplegu-erregulazioko auzia

Griñanen eta Chavesen inputazioari atea ireki dio Alaya epaileak

Epailearen autoaren arabera, bi presidente ohiek eta beste bos sailburu ohiek gainkomisioak kobratzea ahalbidetu zieten EEEak kudeatzen zituzten bitartekariei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegu-erregulazioen gestioan Andaluziako gobernuak ustez izan zuten jokabide maltzurra ikertzen ari da Mercedes Alaya epailea, eta Jose Antonio Griñan eta Manuel Chaves presidente ohien inputazioari atea ireki dio. Horrez gain beste bost sailburu ohi inputatu ditu.

Alaya epaileak ezin ditu Chaves eta Griñan inputatu, hori Auzitegi Gorenak bakarrik egin dezake, bi presidente ohiak parlamentariak direlako gaur egun, eta, ondorioz, forudunak dira.

Auzipetzea, Andaluziako Junta berria eratu den egunean bertan, eta Susana Díazek Andaluziako presidente kargua hartu eta egun gutxira plazaratu du epaileak.

Autoan jasotzen denez, zazpi goi karguek gainkomisioak kobratzea ahalbidetu zieten EEEak kudeatzen zituzten bitartekariei edo, "mesedeen truke, aurrekontuetan aldaketak ahalbidetu zituzten".

"Andaluziako Juntak diru-laguntzei zuzenduriko partidatik fondo aldaketa eginez sortu zuen izurrezko partida. Bi urte baino gutxiagon 93 milioi euro izan ziren", gaineratu du autoak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea