Ekonomia -

Zerga-politika

Jaurlaritza ez da bileran izan, baina defizita negoziatzen dabil

Montorok defizit asimetrikoen proposamen bat egin du autonomientzat, egonkortasun helburu “errealistak eta lorgarriak” jarriz.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza ez da izan Politika Fiskaleko Batzordearekin asteazken honetan zegoen bilean, baina Gobernu zentralarekin bi aldeko akordio bat lortzeko prest dagoela azaldu du Euskadiko defizit-mugari dagokionez.

Iñigo Urkulluren Gobernutik azaldu dutenez,aurreko bileretan parte hartu dute "begiruneagatik" eta errespetu instituzionalagatik, zerga materian Euskal Herrian Kontzertu Ekonomikoan oinarritzen den erregimena izan arren.

Eusko Jaurlaritzak negoziatzen jarraitzeko prest dagoela jakinarazi du, defizit-muga jartzeari dagokionez. Horren haritik, Ogasun eta Finantza Sailak eta Ministerioak kontaktuan jarraitzen dute, proposamenak elkarri eginez.

Montorok esan du defizit asimetrikoak autonomientzat errealistak direla

Cristobal Montoro Ogasun ministroak azaldu duenez, Politika Fiskaleko Batzordean autonomientzako defizit asimetrikoen proposamena egin da, eta bertan egonkortasun helburu errealistak eta lorgarriak aurkeztu dira.

Politika Fiskaleko Batzordeko bileraren ostean, Montorok autonomien 2012ko portaera goratu du, "guztiek eraginkortasun ariketa garrantzitsua egin zutelako".

Bere ustez, horrek kontuak onbideratzea ahalbidetu du eta autonomiak finantza publikoen ez krisiaren arazoa bezala ez ikustea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea