Ekonomia -

% 3,1eko igoera

Euskadiko batezbesteko pentsioa 1.058 eurora igo da uztailean

Espainian, batezbesteko pentsioa hilean 857,07 eurokoa da. 

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin bateztesteko pentsioa 1.058,26 eurora igo da uztailean, iazko hilabete berarekin alderatuz gero, % 3,1eko igoera izan da.

Espainian, batezbesteko pentsioa hilean 857,07 eurokoa da.

Euskadin uztailean 517.123 pentsio izan dira, ondorioz, % 1,8 igo dira, iazko epe berari erreparatuz gero, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren datuen arabera.

Euskadin pentsioek Estatu osoko % 5,7 hartzen dute, eta % 1,8 igo dira uztailean.

Espainian, uztailean izandako pentsio-kopurua 9.074.311 izan da, urte arteko igoera % 1,7koa izan da.

Laguntza hauen erdiak baino gehiago, 5.457.614, erretiroagatik diraM 2.337.638 alarguntzagatik; 935.220 ezintasun iraunkorragatik, 306.371 zurztasunagatik eta 37.468 familiarren alde, Enplegu Ministerioaren eta Gizarte Segurantzaren ohar baten arabera.

Euskadin, batezbesteko pentsioa altuagoa da Araban (1.071,89 euro), Bizkaian (1.069,45 euro) eta Gipuzkoan (1.035,52 euro) baino.

EAEko pentsio guztien (517.123) artean, 273.701 Bizkaiari dagozkio, 273.701 Gipuzkoari eta 68.007 Arabari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea