Ekonomia -

INE datuak

225.200 langabe gutxiago Estatuan, 2013ko bigarren hiruhilekoan

Euskadin, berriz, 9.800 langabe gutxiago izan dira apirila eta ekaina bitartean, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera

Langabezia tasak % 0,9 puntu egin du behera bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EFE
Langabezia tasak % 0,9 puntu egin du behera bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EFE
Langabezia tasak % 0,9 puntu egin du behera bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko bigarren hiruhilekoan 225.200 langabe gutxiago izan dira Estatuan. Izan ere, langabezia tasak 0,9 puntu egin du behera eta, egun, 5.977.500 lagun daude langabezian, hau da, biztanleria aktiboaren % 26,26.

Halaber, INE Estatistikako Institutu Nazionalak gaur argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera, apirila eta ekainaren artean, 149.000 lagunek lortu zuten lana: guztira, 16.783.800 biztanle daude egun lanean, eta jarduera-tasa % 59,54koa da.

Aurreko bost urtetako epe berdinarekin alderatuta, 2008tik izandako beherakada handiena da hiruhileko honetakoa, INEren arabera.

Euskadin

Bestalde, Euskadin 9.800 langabe gutxiago izan dira apirila eta ekaina bitartean. Egun, 154.900 euskal herritar daude langabezian, eta langabezia-tasa % 15,46koa da.

Estatuko langabezia-tasa

Sexuari erreparatuta, langabeziaren beherakada gizonezkoen alorrean bereziki nabaritu da (161.900 gizonezko langabe gutxiago, eta 63.000 emakumezko langabe gutxiago). Horrela, gizonezkoen langabezia-tasa % 25,58koa da, eta emakumezkoena, berriz, % 27,06koa.

Zerbitzuek eta nekazaritzak enplegua sortu dute

Bigarren hiruhilekoan, zerbitzuek eta nekazaritzak lanpostuak sortu dituzte; eraikuntzak eta industriak, berriz, enplegua suntsitu zuten.

Langabezia tasak behera egin du 14 erkidegoetan, tartean, Madrilen (39.400 langabe gutxiago), Baler Uharteetan (38.300 langabe gutxiago) eta Andaluzian (33.300 langabe gutxiago). Halaber, beste zortzi erkidegoetan okupazio tasak behera egin du: Kantabrian (3.600 langabe gehiago), Errioxan (2.700 langabe gehiago) eta Galizian (800 langabe gehiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea