Ekonomia -
Ontziolen etorkizuna
Almuniak lasaitasunerako deia egin du: 'Ontziolak ez daude arriskuan'
Joaquin Almunia Donostian izan da eta sindikatuak harekin bildu ahal izan dira une batez. Laguntzarik ezean euskal ontziolak desagertu egingo direla ohartarazi diote.
Erredakzioa
Joaquin Almunia Europako Lehiakortasun komisarioak lasaitasunerako deia egin du eta ontziolak arriskuan ez daudela nabarmendu du.
Almunia Donostian izan da gaur goizean, Miramar Jauregian hitzaldi bat emateko. Sindikatuek protesta egin dute kanpoaldean eta Almuniarekin une batez biltzeko aukera izan dute.
Sindikatuek konponbidearen alde egiteko eskatu diote Almuniari. "Laguntzak itzultzera behartzen bagaituzte, ontziolak desagertu egingo dira", ohartarazi du.
Almuniak lasaitasuna eskatu die eta ontziolak arriskuan ez daudela berretsi du.