Ekonomia -

Ontziolen etorkizuna

Tapia: ‘Laguntzak ez bueltatzeko argudio juridikoak daude’

Sailburuak ohartarazi duenez, egoera horrek "ezegonkortasun juridikoa" sortzen du, eta, ondorioz, armadoreek beste herrialdeak aukeratzen dituzte ontziak eraikitzeko.

Arantza Tapia. Foto: EITB.
Arantza Tapia. Foto: EITB.
Arantza Tapia. Foto: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak baieztatu duenez, ontziolei emandako laguntza fiskalak ez bueltatzeko "argudio juridikoak" daude, eta 2001 eta 2011 artean Europar Batasunak Espainiako Gobernuari hobari horien harira ez ziola kargu hartu nabarmendu du.

Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, Tapiak azaldu du Europako herrialde "guztiek" hobari fiskalak eskaintzeko formulak dituztela ontzigintzan, eta 2001 eta 2011 artean "ugariak izan dira", gaineratu du. Bestalde, 2009an aurreko komisarioaren gutun bat jaso zutela jakinarazi du, eta "Espainiak ez zuela araudiaren kontra egin" jasotzen zuen bertan.

Sailburuaren arabera, denbora tarte horretan "inoiz ez zuten zalantzan jarri Espainiako sistema", eta, horren harian, galdera bat egin du: "Zergatik jarri dute zalantzan 2011n, eta zergatik behar izan dituzte bi urte zirriborroa egiteko?".

Tapiak ohartarazi du egoera horrek "ezegonkortasun juridikoa" sortzen duela, eta, ondorioz, armadoreek beste herrialde batzuk aukeratzen dituztela ontziak eraikitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea