Ekonomia -

Ontziolen etorkizuna

Almuniak ‘berdin’ hartu ditu Espainia eta Frantzia ontziolen auzian

Iñigo Urkullu lehendakaria Espainiako Industria ministroarekin bilduko da gaur ontzigintza sektorearen egoera aztertzeko.

Joaquin Almunia Europar Batzordeko presidenteordea. Argazkia: EFE.
Joaquin Almunia Europar Batzordeko presidenteordea. Argazkia: EFE.
Joaquin Almunia Europar Batzordeko presidenteordea. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteorde eta Lehiakortasun Batzordeko buruak baieztatu duenez, "tratu bera" eman die Espainiari eta Frantziari, ontziolen laguntzei dagokienez. Halaber, horren harira egindako kontratuak nuluak direla eta ontziolek ez dutela dirurik bueltatu beharko azaldu du.

Lehiakortasun Batzordeko komisarioak egindako proposamenaren arabera, 2005 eta 2011 artean jasotako ia 3.000 milioi euroko diru-laguntzak bueltatu beharko dituzte. Erabakia uztailaren 17an hartuko dute.

"Ez dugu eskatu 2002an sistema espainol hori onartu zenetik 2005aren erdialdera arte emandako diru-laguntzak bueltatzea, Frantziari ere ez dizkiogulako denbora tarte horretako laguntzak eskatu", azaldu du Almuniak.

Hala, "Frantziari emandako tratu berdina ematen ari gara. Izan ere, Europar Batzordeak 2005ean ireki zuen sistema hori aztertzeko ikerketa. Hori dela eta, ez dizkiogu eskatuko aurretik emandako laguntzak, ez Frantziari ezta Espainiari ere".

Espainiar komisarioaren esanetan, "mundu osoak zekien" sistema horiek eta Batasuneko arauak bateraezinak zirela muga jakin batzuk gainditzen zirenean, 2006an emandako ebazpen baten ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea