Ekonomia -

Zentral nuklearra

Nuclenorrek ez du baztertzen Garoña ustiatzeko baimena berritzea

Berau egiteko baldintzak betetzearen menpe egongo da erabakia. Enpresak bere egin ditu Soriak egindako adierazpenak, eta itxieran atzean arrazoi ekonomikoak bakarrik daudela berretsi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nuclenorrek ez du baztertzen Garoña ustiatzeko baimena berritzea,  Garoñako zentral nuklearraren jabeak ostegun honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Edonola ere, berau egiteko baldintzak betetzearen menpe egongo da erabakia, enpresak azaldu duenez, eta Nuclenorrek bere egin ditu atzo Jose Manuel Soria industria ministroak egindako adierazpenak. Hala, berretsi egin dute zentrala itxieran atzean arrazoi ekonomikoak bakarrik daudela.

Garoñako jabea Hazienda Ministerioren azalpenaren zain dago; izan ere, lanean jarraitzeko ordaindu beharko lituzkeen tasen eta zergen berri emateko eskatu zion Nuclenorrek. Konpainiaren hitzetan, une honetan ustiapen baimena "zintzotasunez betetzen" ari da.

Soria ministroak Diputatuen Kongresuko Energia eta Industria Batzordean egindako agerraldia ia literalki errepikatu du Nuclenorrek agirian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea