Ekonomia -

Nahasmena itxieraren inguruan

Luzatzea eskatzeko epeak bete ezinagatik itxiko du Gobernuak Garoña

Uztailaren 6an itxiko dute zentrala, aurreikusita zegoen bezala. Edonola ere, Soriak esan du ixteko erabakia ez duela segurtasun ezak eragin, eta, beraz, berriro irekitzea aztertzen ari direla.

Garoñako zentral nuklearra. EFE
Garoñako zentral nuklearra. EFE
Gobernuak Garoña itxiko duela iragarri du

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak uztailaren 6an itxiko du Garoñako zentral nuklearra, hau da, aurreikusita zegoen egunean, Jose Manuel Soria Espainiako Gobernuko Industria ministroak baieztatu duenez.

Soriak Kongresuan egin du iragarpena, Pedro Azpiazu EAJko diputatuaren galdera bati erantzunda. Hain zuzen ere, Garoñako zentralerako planak zehaztea eskatu zion parlamentari jeltzaleak.

Industria ministroak azaldu duenez, luzapena onartzeko epe legalak bete ezin izateak eragin du ixtea. Arrazoiak, beraz, ''ekonomikoak'' dira, eta ez dute segurtasunarekin zerikusirik. Ondorioz, zentrala berriro irekitzea aztertzen ari direla iragarri du ministroak.

''Zentrala ustiatzen jarraitzeari uzteko erabakia aztertzen ari gara, ez baitute segurtasun arazoek eragiten, arrazoi ekonomikoek baino'', azaldu du.

Ministroak azaldu duenez, zentralaren jabeak, Nuclenor enpresak, ustiapen baimena luzatzea eskatu ahal izateko beste epe bat ematea eskatu zuen maiatzaren 16an.

"Nolanahi ere, Ministerioak ezin izan du eskaera hori onartu izan, ezinezkoa izan baita legeak ezarritako epeak betetzea", gaineratu du Soriak. Horrenbestez, Industriak zentral nuklearraren jarduera etetea aginduko du.

Iazko abenduan, Nuclenorrek argindar saretik deskonektatu zuen zentrala, sektoreko zerga berrien aurka protesta egiteko, Garoñaren bideragarritasuna kolokan zegoela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea