Ekonomia -
Madrilen eskaera
EAEk eta Nafarroak erkidego arteko elkartasunean laguntzea eskatu dute
Madrilgo Erkidegoko Ekonomia kontseilariaren iritziz, EAEk eta Nafarroak erkidegoen finantzaketan "ekarpenik ez" egiteak "zentzurik" ba ote duen aztertzeko garaia da.
Erredakzioa
Enrique Ossorio Madrilgo Erkidegoko Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren iritzian, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa bezalako bi erkidego "aberatsek" ere lurraldeen arteko finantza "elkartasuna" bultzatu eta gainerako erkidegoen sistemarekin "bat egin" beharko lukete.
Ekonomiaren inguruko forum batean egin dituen adierazpenen arabera, "agian" EAEk eta Nafarroak beste autonomia erkidegoek baino % 40 eta % 60 inguru gehiago jaso arren "ekarpenik ez" egiteak "zentzurik" ba ote duen aztertzeko garaia da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea