Ekonomia -

2013ko maiatza

EAEn 371 langabe gutxiago daude, eta Nafarroan 1.259 gutxiago

Estatuan 98.265 pertsonak lortu dute lana maiatzean, eta guztira, 4.890.928 daude lanik gabe.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia jaitsi egin da maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoan, bigarren hilabetez jarraian, Espainiako Gobernuko Enplegu Ministerioak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, 371 pertsona (% 0,21) gutxiago daude lanik gabe EAEn, eta, orain, horrenbestez, guztira 178.218 daude oraindik langabezian.

Lurraldeka, Gipuzkoan jazo da jaitsiera handiena (399 pertsona gutxiago langabezian), eta ondoren Araban (162). Bizkaian, baina, langabeziak gora egin du, 190 pertsona gehiago baitaude lan barik.

2012ko maiatzetik langabezia % 10,76 igo da EAEn, hau da, 17.310 langabe gehiago daude.

Nafarroan, berriz, 1.259 pertsona gutxiago daude lanik gabe, hau da, % 2,31 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta; ondorioz, 53.185 langabe daude guztira.

Espainiako Enplegu Ministerioak kaleratutako datuen arabera, Foru Erkidegoan % 7,34 igo da langabezia urtebetean, hau da, 3.696 langabe gehiago daude.

 

Estatuan 4.890.928 langabe daude guztira

Espainiako Estatuan, 98.265 pertsonak lortu dute lana (% 1,97), eta orotara 4.890.928 langabe daude.

2012ko maiatzetik 176.806 pertsona gehiago daude lanik gabe, hau da, langabeziak % 3,75 egin du gora.

 

Bañez: "Datu positiboak dira"

Fatima Bañez Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroaren iritziz, maiatzean langabezia jaitsi izana "positiboa da" eta "itxaropenerako motiboak daudela islatzen du", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea