Ekonomia -

Defizit-muga

Urkulluk 20 milioi bideratuko ditu berrikuntza egitasmoak bultzatzera

Hiru Foru Aldundiekin aztertzen ari diren inbertsioekin batera (180 milioi euro 2013. urtean), Urkulluk iragarri du 20 milioi euroko funtsa sortuko dutela, berrikuntza proiektuak bultzatzeko.

Iñigo Urkullu. EiTB.
Iñigo Urkullu. EiTB.
Iñigo Urkullu. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak Euskadiko defizit-muga malgutzea erabakiko balu, Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro bideratuko lituzke berrikuntza proiektuak bultzatzera, gaur Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez.

Derion, Bizkaiko Parke Teknologikoan, egindako ekitaldian, Urkulluk argindar sare adimentsuak garatzeko proiektua inauguratu du. 2011. urtean aurreko Jaurlaritzak abiatu zuen egitasmoa da, Jaurlaritzaren eta Iberdrolaren arteko lankidetzari esker argindar sariak modernizatzeko.

Azken bi urteetan 140.000 kontagailu ordezkatu dituzte Bilbon eta Portugaleten. Europak behartuta, 5.000 milioitik gorako inbertsioa egingo da Estatuan datozen urteetan sare elektrikoak berriztatzeko.Hiru Foru Aldundiekin aztertzen ari diren inbertsioekin batera (180 milioi euro 2013. urtean), Urkulluk iragarri du 20 milioi euroko funtsa sortuko dutela, berrikuntza proiektuak bultzatzeko.“Defizit-muga malgutzeak inbertsio gehiago egiteko aukera paregabea eskainiko digu, eta guk aukera hori aprobetxatuko dugu”, esan du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea