Ekonomia -

Etekinen beherakada

Eroskik 121 milioi euroko saldo negatiboarekin itxi zuen 2012a

Konpainiaren arabera, besteak beste, salmentek behera egin izanak, sare komertziala modernizatzeko inbertsioak egin izanak eta salneurriak doitu izanak ekarri dituzte emaitza horiek.

Eroski taldearen logoa.
Eroski taldearen logoa.
Eroski taldearen logoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski taldeak 121 miloi euroko saldo negatiboa izan zuen 2012an, krisi garaiotan kontsumoak behera egin izanak, sare komertziala modernizatzeko inbertsioak egin izanak eta salneurriak doitu izanak eraginda.

Higiezinen merkatua moteldu izanak eta 44 milioi euroko zorrak kitatu izanak ere eragin dituzte emaitza txar horiek.

Elorrion (Bizkaia) egoitza duen konpainiak iazko ekitaldiaren kontuak azaldu ditu komunikatu batean, eta Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalera ere igorri ditu.

Eroskik nabarmendu duenez, "krisi orokorrak kontsumoan eragin handia du", baina iaz lortutako EBITDA (interesen, zergen, amortizazioen eta alokairuen aurretik mozkinak adierazten dituen adierazlea) 265 milioi eurokoa izan da, salmenten % 4,2.

Enpresaren arabera, datu horiek "jarduera komertzialaren sendotasuna erakusten dute".

Ustiapen emaitza horiek lortzeko, 57 milioi euro aurreztu behar izan dituzte gastuak murrizteko eta eraginkortasuna handitzeko neurriak hartuta.

121 milioi euroko saldo negatiboa justifikatzeko, kontsumoak behera egin izana, sare komertziala modernizatzeko inbertsioak egin izana eta higiezinen sektorea moteldu izana nabarmendu dute, eta, horrez gain, salneurriak doituta 107 milioi euro gutxiago irabazi dituztela esan du Eroskik.

Urtarrilaren 31n itxi zuen Eroskik 2012ko ekitaldia, salmenten bidez guztira 6.222 milioi euro (BEZik gabe) bilduta. Hala, aurreko ekitaldian baino % 5,3 gutxiago irabazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiri buruzko albisteak