Ekonomia -

Funtzionarioen lanaldia

Sindikatuek bertan behera utzi dute Funtzio Publikoaren Mahaia

Funtzionarioen lanaldia urtean 1.614,5 ordukoa izan behar dela zehazten duen dekretua bertan behera uztea eskatu diote ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Jaurlaritzari, Legebiltzarrak onartu bezala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bertan behera utzi dute Funtzio Publikoaren Mahaia, EAEko funtzionarioen lanaldia luzatzen duen dekretuaren inguruan Jaurlaritzak bere jarrera argitu arte.

Ostegun honetako bileran, EAEko funtzionarioen lanaldia urtean 1.614,5 ordukoa izan behar dela zehazten duen dekretua bertan behera uztea eskatu diote sindikatuek Jaurlaritzari.

ELAko ordezkariak gogora ekarri duenez, Jaurlaritzari dekretua bertan behera uzteko eskaria egitea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, gehiengoz. Joan den apirilaren 25ean onartu zuten proposamena Legebiltzarrean, PSE-EE, EH Bildu eta UPyDren aldeko botoekin.

Sindikatuek salatu dutenez, Jaurlaritzak ez du oraingoz eskaera horren inguruko erabakirik hartu, eta, hala, erabakia hartu arte Funtzio Publikoaren Mahaia bertan behera uztea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea