Ekonomia -

6 milioi langabe baino gehiago

Bruselak langabeziaren aurkako erreforma zabalak eskatu dizkio Rajoyri

Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteordeak ohartarazi duenez, Espainiak "desoreka makroenomiko neurrigabeak" ditu.

Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteorde eta Gai Ekonomikoetarako komisarioa. EFE
Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteorde eta Gai Ekonomikoetarako komisarioa. EFE
Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteorde eta Gai Ekonomikoetarako komisarioa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olli Rehn Europako Batzordeko presidenteorde eta Gai Ekonomikoetarako komisarioak erreforma "zehatzak eta zabalak" eskatu dizkio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, Espainiako ekonomiaren "desoreka neurrigabeak" eta batik bat langabezia konpontzeko.

"2012. urtean aurrerapausoak eman badituzte ere, oraindik desoreka makroekonomiko neurrigabeak daude Espainian", ohartarazi du, Europako Parlamentuan egindako agerraldi batean.

"Barneko eta kanpoko zorra horren handia izatea arriskutsua da hazkundearentzat, enpleguarentzat eta egonkortasun fiskalarentzat. Lehiakortasunean hobekuntzak egon badira ere, eta defizita murriztu bada ere, erronkak oso handiak dira oraindik", gaineratu du.

Rehnek adierazi duenez, langabezia handia izateak eta finantziazioa lortzeko zailtasunek "agerian utzi" dituzte aipatu desorekek eragindako "ahuldadeak".

Europako Batzordea lanean ari da Espainiarekin, desorekak konpontzeko, eta, zentzu horretan, babesa emango die erreformei.

Rajoyren neurriak aztertu eta gero, Bruselak maiatzaren 29an aurkeztuko ditu gomendio berriak, eta desorekak direla-eta Espainia zigortzen duen erabakiko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea