Ekonomia -

Gizarte Segurantza

Gobernua erretiro adina 67 urtetik gora kokatzea aztertzen ari da

Jasangarritasunaren faktoreak erretiroa hartzeko adina atzeratu dezake 2027tik aurrera, Exekutiboak onartu duenez. Adituen batzorde batek hilabete barru erabakia hartu beharko du.

Fatima Bañez Enplegu ministroa eta Tomas Burgos Gizarte Segurantzako Estatu idazkaria. EFE
Fatima Bañez Enplegu ministroa eta Tomas Burgos Gizarte Segurantzako Estatu idazkaria. EFE
Fatima Bañez Enplegu ministroa eta Tomas Burgos Gizarte Segurantzako Estatu idazkaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak onartu duenez, jasangarritasunaren faktoreak erretiroa hartzeko adina 67 urtetik gora atzeratu dezake 2027tik aurrera. Arazoari konponbidea emateko sortu duten adituen batzorde batek hilabete barru erabakia hartu beharko du. Tomas Burgos Gizarte Segurantzako Estatu idazkariak agiri bat entregatu zion atzo Toledoko Itunaren Batzordeari.

Jasangarritasunaren faktoreak erretiro adinari bi modutan eragin diezaiokeela azaltzen du agiriak. Alde batetik, erretiroa hartzeko beharrezko diren urte kotizatuen kopurua handitzea, horrela erretreta hartzeko adina 67 urtetara hurbilduko litzateke 2027tik aurrera.

Bestalde, erretiroa hartzeko adin legala adostu ostean, "adina handitzen jarraitzea posible izango da", Exekutiboak onartu duenez. Era berean, jasangarritasunaren faktoreak "pentsioen indexazioan" eragina izan dezake. Orain pentsioak azaroko BEZaren arabera gaurkotzen dira.

Urte gehiago, % 100a kobratzeko

Pentsioak kalkulatzeko formula alda dezake jasangarritasun faktoreak; izan ere, % 100a kobratzeko kotizatu beharreko urteek gora egin dezakete.

Faktorea definitzeko orduan adituen batzordeak zenbait aspektu kontuan izan beharko lituzke, Gobernuak agirian goraipatu duenez. Konkretuki, bizi-itxaropenaren garapena eta indize demografiko eta ekonomikoak aipatzen ditu agiriak.

Sistemaren jasangarritasuna bermatzea

Jaiotze-tasaren beherakadak eta adinekoen bizi-itxaropena handitzeak konponbideak bilatzera behartzen gaituzte, epe ertainera eta luzera sistemaren jasangarritasuna bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea