Ekonomia -

Aurrekontuak 2013

Patxi Lopez: 'Inolaz ere ez ditugu Aurrekontuak babestuko'

Euskadiko sozialistek buruak eskua luzatu dio EAJri, akordio 'sakonak' eta 'estrategikoak' lortzeko.

Patxi Lopez PSE-EEren Batzorde Nazionalean. Argazkia: EFE
Patxi Lopez PSE-EEren Batzorde Nazionalean.
Patxi Lopez: ‘Sozialistek ez diete jeltzaleei txeke zuririk emango’

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak larunbat honetan baieztatu duenez, sozialistek ez dituzte "inolaz ere" Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuak babestuko. Halaber, akordio sakonak eta estrategikoak lortzeko eskua luzatu dio EAJri.

"Aurrez gisa horretako akordiorik ez badago, ez da posible izango Aurrekontuak adostea", adierazi du Patxi Lopezek PSE-EEko Batzorde Nazionalaren aurrean egin duen agerraldian.

PSE-EEk, EH Bilduk, eta UPyDk osoko zuzenketak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuaren kontra, eta apirilaren 26an Eusko Legebiltzarrean egingo den osoko bilkuran egingo dute horien gaineko bozketa. Aldaketarik ezean, oposizioak atzera botako ditu Aurrekontuak. PPren balizko babesa ere ez litzateke nahikoa izango Aurrekontuak aurrera ateratzeko; izan ere, jeltzaleek eta popularrek 37 boto bilduko lituzkete, eta EH Bilduk, PSE-EEk eta UPyDk, 38

"Ez dugu azken orduko partxerik nahi, Euskadi itxuraldatu ahal izateko sakoneko akordioak nahi ditugu. Euskadiko Alderdi Sozialistaren atea irekita dago, eta gure eskua luzatu diegu, baina orain beraiek ere eskua luzatzen diguten ikusi behar dugu", gaineratu du.

PSE-EEk buruan dituen "sakoneko akordioak" zein diren ere zehaztu ditu Lopezek: Ekonomia indarberritzeko eta enplegua sustatzeko plana onartzea, erakundeen bikoiztasunak saihesteko erreformak egitea, erreforma fiskal "sakona", eta hezkuntzaren, osasun arloaren eta gizarte politiken iraunkortasuna bermatzeko ituna egitea.

 

/eu/albisteak/ekonomia/krisi-ekonomikoa/osoa/1316116/aurrekontuak-2013--osoko-zuzenketak-aurkeztuko-dituzte-/

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea