Ekonomia -

Aurrekontuak 2013

UPyDk ostiralean erregistratuko du osoko zuzenketa

Gorka Maneirok salatu duenez, Urkulluren Exekutiboak "ez du ezer egin" akordio bat adosteko.

Gorka Maneiro, UPyDko legebiltzarkidea. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDko legebiltzarkidea. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDko legebiltzarkidea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPyDk ostiralean erregistratuko du Aurrekontuen proiektuaren osoko zuzenketa. Urkulluren Exekutiboak euren eskaerei emandako erantzunarekin ez daude gustura eta Iñigo Urkulluren azken eskaintzak ez dituela "inolaz ere" krisi ekonomikoari aurre egiteko beharrezko neurriak jasotzen iritzi dio.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak prentsaurreko batean salatu duenez, Urkulluren Exekutiboak "ez du ezer egin" aurrekontuen inguruan akordio bat adosteko.

Haren ustetan, Jaurlaritza "egunen joan etorriari" begira soilik egon da eta UPyDk egin dituen eskaerei eman dien erantzuna deitoratu du.

Besteak beste, iruzurraren kontra eta administrazio publikoa argaltzeko Jaurlaritzaren konpromiso eza salatu ditu Maneirok. Iparraldeko ikastolentzako laguntzak ere kritikatu ditu.

Lehendakariaren azken proposamenaren dokumentuaren inguruan, berriz, "inolaz ere" ez direla krisiari aurre egiteko beharrezko neurriak jasotzen salatu du Maneirok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea