Ekonomia -

Jaurlaritzaren Aurrekontuak

EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko du Aurrekontu proiektuaren aurka

Hain zuzen ere, bi osoko zuzenketa aurkeztuko ditu: bat, diru-sarreren arloan, eta beste bat, gastuen alorrean.

Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. EFE
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. EFE
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko du Aurrekontu proiektuaren aurka

1:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuaren aurka, baina, asteazkenean egingo duten bileran, beste kontu batzuk diseinatzea eskainiko dio.

Koalizio abertzaleak bi osoko zuzenketa aurkeztuko ditu, hain zuzen ere. Bat, diru-sarreren alorrean, eta beste bat, gastuen arloan, Laura Mintegi bozeramaileak jakinarazi duenez. Hurrengo egunetan erroldatuko dituzte Eusko Legebiltzarrean.

Osoko zuzenketak apirilaren 26an eztabaidatu eta bozkatuko dituzte Gasteizko Ganberan. Horrela, aurrekontu proiektua onartu edo Jaurlaritzari bueltan itzuli erabakiko dute. Azken horrek iazko Aurrekontuak luzatzea ekarriko luke.

Jaurlaritzak Araban duen Enplegu ordezkaritzaren aurrean egin du iragarpena Mintegik, EH Bilduko hainbat legebiltzarkiderekin eta hainbat eragile sozialekin batera.

Gaur gaurkoz, Jaurlaritzak EAJren 27 legebiltzarkideen babesa baino ez du, eta, beraz, talde parlamentarioekin negoziatu behar du, Aurrekontuak onartu ahal izateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea