Ekonomia -

CAN auzia

Nafarroako Gobernuak ez du inoiz CANen inguruko ikuskaritzarik egin

Ardura hori Espainiako Bankuarena izan dela adierazi du Nafarroako Gobernuak.

Yolanda Barcina. EiTB.
Yolanda Barcina. EiTB.
Yolanda Barcina. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak ez du inoiz Nafarroako Kutxaren inguruko ikuskaritzarik egin, "ardura hori urteetan zehar Espainiako Bankuarena izan delako", Lourdes Goicoechea Nafarroako Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak onartu duenez. "Espainiako Bankua izan da Nafarroako Kutxa ikuskatzeaz arduratu izan dena", esan du.

Iruñean egindako agerraldian, kontseilariak adierazi du ikuskaritza egiteko eskumena Nafarroako Gobernuarena dela, baina "historian zehar ikuskaritza lanak egin dituena Espainiako Bankua" izan dela gaineratu du.

"Nafarroako Gobernuak datu guztiak bidaltzen zizkion Espainiako Bankuari, eta ikuskaritza egiteko eskatzen zion. Izan ere, ikuskaritza guztiak Espainiako Bankuak egin izan ditu", azaldu du kazetarien aurrean.

Bestalde, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren, Enrique Maya Iruñeko alkatearen eta Alvaro Miranda kontseilari ohiaren inputazioak ikusita Gobernua "kezkatuta" dagoen galdetu diote Goicoecheari. "Gaia kezkatzeko modukoa bada, baina prozesuaren hastapenetan gaude oraindik", erantzun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea