Ekonomia -
Epaiaren ostean
Caja Laboralek helegitea jarriko dio lehentasunezko inbersioen epaiari
Caja Laboralek bezero bati 14.800 euro itzuli beharko dizkio. Bezeroak 2007an Eroskiren finantza-ekarpenak erosi zituen, eta Gasteizko epaitegi batek arrazoia eman dio orain.
Erredakzioa
Caja Laboralek bezero bati 14.800 euro itzuli beharko dizkio. Bezeroak 2007an Eroskiren finantza-ekarpenak erosi zituen, eta Gasteizko epaitegi batek arrazoia eman dio orain. Sententziaren arabera, entitateak bezeroari informazio "partziala eta ez-osoa" eman zion, ondorioz, kontratua bertan behera utzi du. Caja Laboralek epaiaren aurkako helegitea aurkeztea erabaki du.
Ohar baten bidez, Caja Laboralek esan du "ez datorrela inolaz ere bat" epai horrekin, bere ustez, "operazio zehatz hori merkaturatzean gertatutakoa ez zen hori izan".
Finantza erakundeak iritzi ezberdina du, "bina epaileak egindako probaren balorazioan, baita erabilitako analisi juridikoan ere".
"Erakunde horrek ezin du onartu Eroskik bidalitako liburuxkaren erreferentzia eta Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalean onartzen dena, Caja Laboralek duen edukitik kanpo dagoelako".
"Azaldutako guztiagatik, erakundeak helegitea aurkeztuko duela argi du", irakur daiteke oharrean.