Ekonomia -
Aurrekontuak
Garapenerako lankidetzaren aurrekontua % 36 jaitsi du Lehendakaritzak
Lehendakaritza Saileko murrizketa batik bat garapenerako lankidetzaren eta kooperazioaren funtsean izango da.
Erredakzioa
Txus Peña Lehendakaritzako idazkari orokorrak Saileko aurrekontuaren % 36,6ko murrizketa iragarri du 2013. urterako. Guztira, 95,7 milioi euro izango ditu Lehendakaritzak eta murrizketa batik bat garapenerako lankidetzaren eta kooperazioaren funtsean izango da.
2012ko Aurrekontuekin alderatuta, aurrekontu osoa % 36, 6 murriztu da, hau da, 151 milioi eurotik 95,7 milioira pasatu da.
Peñak azpimarratu duenez, Berrikuntzarako Funtserako kopurua 65 milioitik 33 milioira pasatuko da, hau da, 32 milioi gutxiago (% 49ko murrizketa). Halaber, Garapenerako Lankidetzaren Funtsa % 36 murriztuko dute, 19,3 milioi gutxiago.
Sailka, 9,4 milioi pertsonal gastuetarako erabiliko dituzte (% 9,8 gutxiago), 8 milioi funtzionamendu gastuetarako (% 8,4 gutxiago), transferentzia arruntetarako 25,2 milioi euro (% 26,4), inbertsioetarako 0,4 milioi (% 0,4 gutxiago) eta kapitalen transferentzietarako 52,7 milioi euro (% 55eko murrizketa).
Kanpo Harremanetarako aurrekontua, Madrileko, Bruselako, Txileko, Argentinako, Mexikoko eta AEBetako euskal ordezkaritzetarako diru kopurua, 3,8 milioitik 3,08ra pasatuko da (% 18,9ko murrizketa). Gainera, ez dute ordezkaritza berririk irekitzea aurreikusten.
"Guretzat ordezkaritza hauek ez dira kapritxoa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren osagarri dira eta garapen bidean dauden herrialdeetan daude", defendatu du.