Ekonomia -
Inaugurazioa
Urkullu: '2013. urtea, historia berriaren urterik okerrena izango da'
'Agirre Lehendakaria Zentroa'ren aurkezpenean egin ditu Urkulluk adierazpen horiek. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izango da zentro horretako zuzendaria.
Erredakzioa
2013. urtea "historia berriaren urterik okerrena" izango dela adierazi du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Krisi ekonomikoaren ondorioz, herritarrak "akituta" daudela gaineratu du eta, horren aurrean, "erantzukizuna, errealismoa eta zuhurtzia" praktikan jartzea proposatu du.
Urkulluren hitzetan, "hortzak estutu eta aurrera" egiteko garaia da, "goraipamenak itxaron gabe". Lehendakariak esan du lagundu nahi ez duenik ere egongo dela, eta horiei itxaron gabe ere, Euskadik aurrera egingo duela.
'Agirre Lehendakaria Zentroa'ren aurkezpenean egin ditu Urkulluk adierazpen horiek. Lehendakariarekin batera, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria (zentro horretako zuzendaria izango da) eta Peter Coleman eta Andrea Bartoli Columbiako eta George Mason Unibertsitateetako ordezkariak, hurrenez hurren, izan dira.
Urkulluk azpimarratu duenez, 2013. urtea "historia berriko urterik okerrena izaten ari da, eta izaten jarraituko da". "Deabruzko egoera baten aurka egiten ari gara", azpimarratu du.
Krisiaren eta "itxaron faltaren" ondorioz, herritarrak "akituta" daudela berretsi du Urkulluk. Krisi ekonomikoari aurre egiteko, Euskadik "munduari" begiratuko diola agindu du.
Gaur inauguratu duten ikasketa zentroa, Euskal Herria mundu akademikoan ezagutzera emateko bokazioz jaio da. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izango da zentro horretako lehendakaria.