Ekonomia -

G20ren bilera Moskun

De Guindos: 'Inork ez du zalantzan jartzen gure finantza sistema'

Espainiako Ekonomia ministroaren esanetan, Espainiako finantza sistema duela urtebete baino sendoagoa da.

Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroaren hitzetan, dagoeneko ez du inork "zalantzan jartzen" finantza sistema espainiarra.

"Gure finantza sistema duela urtebete baino sendoagoa da, bideragarriagoa, eta hori ekonomia suspertzeko oinarrietako bat da", esan du ministroak Moskun, Espainiako kazetariekin egindako bilera batean.

De Guindos G20 taldeko Ekonomia ministroen bilera batean parte hartzeko dago Errusian.

"Espainiako finantza sistemak gardentasun prozesua egin du, Europako beste edozein sistemak egin ez bezala", iritzi dio, bertan.

De Guindosek ez du adierazpenik egin Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadore ohiak egindako kritiken inguruan. Hain zuzen ere, Bankiaren kontrola galdu izana egotzi zion Ordoñezek ministroari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea