Ekonomia -

Turismoa

Eusko Jaurlaritzak 'Euskadi-Basque Country' marka sustatuko du

Bestalde, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak hiria ordezkatuko duen marka aurkeztu du: ‘Bilbao Bizkaia, be basque’. Fiturren estreinatuko dute ofizialki.

Itziar Epalza Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordea. EFE
Itziar Epalza
Itziar Epalza Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren marka turistiko propioa sustatzea erabaki du atzerrian, ez Espainia markari lotuta, aurreko legealdian egin zen bezala.

Itziar Epalza Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak prentsaurrekoan esan duenez, estatuko egoera mugatzen duten egoera ekonomikoengatik, euskal administrazioek esfortzu bat egingo dute atzerritik datorren turismoa lortzeko.

Iaz joera "positiboa" izan zuen, nazioarteko turista asko geratu baitziren lotan, eta zifra % 6ra igo zen.

Etorkizunera begira, Iñigo Urkulluren Jaurlaritzak lehiakortasuneko plan estrategiko berria egitea erabaki du, "Euskadi marka sustatzea" dakar horrek jomuga turistiko moduan, "identitate propioarekin".

Horrek aurreko Eusko Jaurlaritzak, PSE-EErenak, Turespañarekin Espainiako Turismo Institutuarekin hasitako partaidetza amaitzea esan nahi du.

Bestalde, datorren FITUR turismoko azokan, Euskadik naturan, hirietan eta gastronomietan oinarritutako eskaintza bultzatuko duela nabarmendu du.

'Bilbao Bizkaia, be basque' marka Fiturren estreinatuko da

Bestalde, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak hiria ordezkatuko duen marka aurkeztu dute ostiral honetan: 'Bilbao Bizkaia, be basque'. Fiturren, Nazioarteko Turismoaren Azokan, izango da hori, urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra arte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea