Ekonomia -
Elkarrizketa ETB-n
EAJ akordioak lortzeko prest egotea espero du De Andresek
Arabako ahaldun nagusiak azaldu duenez, EAJk eta PPk orain arte lortutako akordio bakarra Gasteizko Aurrekontuak dira.
Erredakzioa
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak EAJ akordioak lortzeko prest egotea espero duela adierazi du. Izan ere, orain arte, Gasteizko udaleko Aurrekontuak baino ez dituzte hitzartu bi alderdiok, "ezta Bizkaikoak ere".
Halaber, Arabako Aldundiak iazko Aurrekontuak luzatu egin behar izan baditu ere, "garapena normala" izango dela azaldu du.
De Andresek "Egun on Euskadi" ETB-2ko saioan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Gasteizko Udalean akordioa lortu izanak ez du izan nahi EAJ eta PP hainbat gaitan elkar-ulertzen direnik: "Oso garrantzitsua da giro ona ezartzea, saiatu egin gara Gasteizen, eta beste hainbat lekutan ere lortzea espero dugu".
Nolanahi ere, Gasteizko Udaleko Aurrekontuak izan ezik, EAJk eta PPk ez dutela inolako akordio gehiagorik lortu zehaztu du, "ezta Bizkaiko Aldundiko Aurrekontuetan ere".