Ekonomia -
Krisia
Enplegua sustatzeko plan bat aurkeztuko du Urkulluk hiruhileko honetan
Gazteen enplegua sustatzeko neurriak iragarri ditu Eibarko Armeria Eskolaren mendeurrena dela-eta egin duten ekitaldian
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak formazioarekin eta enpresarekin duen konpromisioa azpimarratu du astelehen honetan Iñigo Urkullu lehendakariak, eta, horren adierazgarri gisa, hiruhileko honetan Jaurlaritzak 'enplegua sustatzeko plan' bat aurkeztuko duela iragarri du.
Eibarko (Gipuzkoa) Armeria Eskolaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien bukaeran egin du iragarpena Urkulluk, eta, bertan, hezkuntza munduaren eta lan munduaren arteko ''konplizitatearen'' beharraz aritu da lehendakaria. Ikasleekin batera, Gipuzkoako enpresa munduko eta erakundeetako ordezkariak izan dira Eibarren, tartean Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jaurlaritzako hainbat ordezkari eta Eibarko eta Ermuko alkateak.
Formazioa, ekintzailetza eta gazteen enplegua sustatzeko neurriak bilduko ditu enplegua sustatzeko planak, lehendakariak azaldu duenez.