Ekonomia -

Facuaren txostena

Donostia, taxi bat hartzeko Estatuko bigarren hiririk garestiena

Facuak aurkeztutako zerrendan, Iruñea 26. Tokian agertzen da, eta Bilbo, berriz, 30.ean.

Donostia, taxiak erabiltzeko bigarren hiririk garestiena. EITB
Donostia, taxiak erabiltzeko bigarren hiririk garestiena. EITB
Donostia, taxiak erabiltzeko bigarren hiririk garestiena. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia da taxi bat hartzeko Estatuko bigarren hiririk garestiena, Facua elkarteak aurkeztutako ikerketaren arabera. Txosten horretan Estatuko 45 hiri ezberdinetako datuak bildu dituzte, eta hirien artean dauden "aldeak" salatu dituzte.

Zerrenda horretan, Iruñea 26. Tokian agertzen da, eta Bilbo, berriz, 30.ean.

Taxien prezioei dagokienez, berez, Donostia da Estatuko bigarren hiririk garestiena, Tarragonaren atzetik. Merkeenak, Kanarietako hiriak.

Bilboko eta Donostiako taxien salneurriak alderatuz, Donostian abiatzea 3,74 euro dira eta Bilbon, berriz, 2,5 euro.

Gutxieneko ibilbidea Bilbon 4 euro baino gutxiagoko salneurriarekin egin dezakegu. Donostian, bost euro baino gehiago ordainduko ditugu edozein karrera eginda. Donostiak gutxieneko karrera garestiena du. Baxuena, berriz, Las Palmasek (1,70 euro).

Facuaren arabaera, Estatu mailan % 130eko desberdintasunak daude hiririk garestienetik merkeenera, eta azken urtean prezioak % 3 igo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea