Krisi Ekonomikoa -

Funtzionarioak

Eusko Jaurlaritzak aparteko ordainsaria emateko agindu du

Erabaki horren aurrean Gobernuak eskumen-gatazka planteatu arren, jarduneko Jaurlaritzak dagoeneko martxan jarri du EAEko 67.000 funtzionarioei aparteko ordainsaria emateko prozesua.

Patxi Lopez jarduneko lehendakaria. Argazkia: EITB
Patxi Lopez jarduneko lehendakaria. Argazkia: EITB
Eusko Jaurlaritzak aparteko ordainsaria emateko agindua eman du

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jarduneko Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, erabaki horren aurrean Madrilgo Gobernuak eskumen-gatazka planteatu arren, jarduneko Jaurlaritzak dagoeneko martxan jarri du hilaren 20an EAEko 67.000 funtzionarioei Gabonetako aparteko ordainsaria emateko prozesua.

Jarduneko Gobernu sozialistak azaldu duenez, ordaintzeko agindua eman dute eta dagoeneko prozesua martxan dago.

Hala ere, EAEko aurrekontuetan jasotako 207 milioiak nominatan ordaintzeko agindu informatiko bakarra ematearekin nahikoa ez dela eta prozesua konplexuagoa dela esan dute.

Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan hasiko den eta hiru egunetan luzatuko den osoko bilkuran neurri horri buruzko erabaki bat hartu beharko du.

Konstituzionalak agindua geldiaraziko balu gertatuko litzatekeenari buruz adierazpenik ez du egin Eusko Jaurlaritzak, eta erabakiaren berri eman arte itxaron nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea