Krisi Ekonomikoa 2020
Funtzionarioak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ELAk, LABek eta UGTk ohartarazi dute mobilizazioak areagotu egingo dituztela.
ELA, LAB eta UGT sindikatuek azken urteetan langile publikoei egindako "murrizketa guztiak itzultzeko" negoziazio "serioak" abiatzeko deia egin diote Eusko Jaurlaritzari. Horrenbestez, "zorra" aitortzea eta "murriztutako guztia" berreskuratzeko "egutegia" zehaztea eskatu dio.
Gainera, mobilizazioak "areagotzeko" asmoa dutela ohartarazi dute.
Astero bezala, hiru zentralek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Jaurlaritzaren egoitzetan, eta "Zerbitzu publikoa garatu. Negoziazioa orain" izan dute leloa.
"Ezin dugu onartu langileei leporatzea krisia eta diru-bilketaren jaitsiera, ez baita gure ardura, inola ere ez", salatu du Javier Naveda ELAko ordezkariak, Bilbon egindako protestan.
Horren esanetan, murrizketak egitea Espainiako Administrazioak agintzen zuela izan da orain arte Jaurlaritzak jarritako aitzakia, "baina, orain, duela hainbat urte lapurtutako eskubideak itzultzen ari dira, eta, horrenbestez, Jaurlaritza beste hainbat aitzakia bilatzen ari da". Horren ildotik, murrizketak egiten ari den administrazio bakarra Gasteizko gobernua dela nabarmendu du.
Bestalde, Joseba Izaga LABeko ordezkariak txalotu egin du aldarrikapen honetan hiru sindikatuek bat egin izana, eta "galdutakoa" berreskuratzeko "negoziazio serioak" egitea eskatu dio Jaurlaritzari.
Azkenik, Pilar Oliva UGTko kideak salatu du EAEko langile publikoen egoera "jasangaitza" dela, eta "aspalditik" negoziazio "serioa" nahi dutela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa