11:58

Krisi Ekonomikoa 2020

Eustaten datuak

Aldi baterako kontratuek eta kontratu gabeko langileek, gora EAEn

Erredakzioa

Kontratu mugagabea duten langileak gero eta gutxiago dira.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan merkatuan 892.700 landun zenbatu dituzte 2014ko bigarren hiruhilekoan, hau da, aurrekoan baino 6.400 gehiago (% 0,7ko igoera). Horrela, EAEko langabezia tasa % 15ekoa da, aurreko hiruhilekoan baino 0,5 puntu gutxiago, Eustaten datuen arabera.

Okupazio tasa % 64koa izan da, hots, aurreko hiruhilekoan baino % 0,6 handiagoa. Tasa hori % 67,6koa da gizonen artean eta % 60,3koa emakumeen artean.

Kontratu mugagabea duten soldatapeko langileak 8.800 gutxiago izan dira (524.100 guztira), eta 12.300 gehiago aldi baterako kontratua dutenak edo kontraturik ez dutenak (176.500).

Bestalde, EAEn 857.800 etxe daude, eta horietatik heren batean ez dago pertsona aktiborik. Etxeen erdietan baino gehixeagotan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, aurreko hiruhilekoan baino 5.700 familia gehiago. Horrez gain, pertsona aktibo guztiak lanik gabe dituzten etxeak 47.800 dira (guztien %5,6), aurrekoan baino gutxiago.

Halaber, langabeak (enplegu bila ari direnak, bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituztenak eta, gainera, lanerako prest daudenak) 157.800 izan dira urteko bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino 5.000 gutxiago.

Gizonezko langabeak 84.300 dira, aurreko hiruhilekoan baino 1.500 gutxiago, eta emakumeak 73.500, hau da, 3.500 gutxiago.

Lurralde historikoen arabera, langabe kopuruaren beherakada handiena Araban izan da (2.300 langabe gutxiago). Bizkaian 89.900 langabe daude guztira (1.200 gutxiago) eta Gipuzkoan, azkenik, aurreko hiruhilekoan baino 1.500 langabe gutxiago egon dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena