18:48

Krisi Ekonomikoa 2020

Aurrekontuak

Jaurlaritzak 45 milioi bideratuko ditu industria sustatzeko

Erredakzioa

Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak azpimarratu duenez, % 15 hazi da berrindustrializaziorako partida.

  • Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburua.

    Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburua. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak berrindustrializaziorako neurri berriak iragarri ditu, proiektu estrategikoetara eta zailtasunak dituzten enpresetara bideratuta.

Ogasun eta Ekonomia batzordean eman ditu bere sailaren aurrekontuaren xehetasunak, eta iragarri duenez, 45 milioi euro gehitu dituzte industriaren sustapenera, aurreko aurrekontuan baino % 15 gehiago.

Tapiak azaldu duenez, "beheranzko joerak nagusitzen eta lehentasunak jartzea ezinbestekoa den garaian, % 15eko hazkundea oso garrantzitsua da eta agerian uzten du industriaren aldeko apustua egiten dugula".

Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Sailak 396,3 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino % 25 gutxiago, baino Tapiak baztertu egin du alderaketa egitea, "partida batzuk ez baitziren gauzatu".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena