Krisi Ekonomikoa 2020
2013. urterako Aurrekontuak
Erredakzioa
Ogasun sailburuak egoera ekonomikoa "oso txarra" dela adierazi du, eta horrenbestez Aurrekontuak babesteko deia egin dio oposizioari.
Albisteak (8)
Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburuak ohartarazi duenez, EAEko ekonomiaren egoera "oso txarra" da, eta, horren adibide gisa, urteko lehen bi hilabeteetan zergen bidez bildutakoa % 3,6 jaitsi dela aipatu du.
Gatzagaetxebarriak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, bere Saileko aurrekontuen ildo nagusiak azaltzeko.
Sailburuak "erantzukizuna" eskatu die gainerako alderdiei, aurrekontuak babes ditzaten, tankera honetako proiektu baten alde egitea "zaila" dela aitortu duen arren.
Horren esanetan, agintean bat edo beste egon, 1.132 milioi euroko murrizketak egin beharko zituzketen.
Aldaketak diru-sarreretan
EH Bilduk eta PSE-EEk diru-sarrerak areagotzea eskatu dutela eta (defizit mugak handitzea edo aurreko urteetako Kupoak likidatzea proposatu dute), diru-sarreren arloa "ukiezina" dela nabarmendu du Gatzagaetxebarriak.
Horren ildotik, arlo horretan aldaketak proposatzea osoko zuzenketa baten antzekoa izango litzatekeela gaineratu du.
Hori dela eta, Aurrekontu proiektuko negoziazio aukera bakarra gastuen banaketan dagoela azaldu du.
Gatzagaetxebarriaren esanetan, EAEko ekonomia poliki-poliki suspertuko da, baina azken urteetan suntsitako enplegua orekatzeko indar nahikorik gabe.
Gainera, suspertzea 2014. urtean hasiko dela zehaztu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa