Krisi Ekonomikoa 2020
2013ko Aurrekontuak
Erredakzioa
Iñigo Urkulluren Gobernuak aurtengo Aurrekontuen lege aurreproiektua onartu du. % 10,8ko murrizketa egin dute.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzak EAEren 2013. urteko Aurrekontuen lege aurreproiektua onartu du gaur, eta ostegunean Legebiltzarrera eramango du, eztabaida hasi eta bozkatzeko.
Aurtengo Aurrekontuak 9.316,7 milioi eurokoak izango dira, hau da, % 10,8ko murrizketa egin dute, iazko kontuekin alderatuta.
1.200 milioi euroko murrizketa horren ondorioz, Jaurlaritzak zail izango du Legebiltzarreko taldeen babesa lortzea. Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak bilera-sorta bat egin zuen Legebiltzarreko talde guztiekin, Aurrekontuei buruz hitz egiteko, baina ez zuen babesik lortu.
Taldeek ez dute oraindik euren botoa zein izango den argitu, ezta osoko zuzenketarik aurkeztuko duten ere.
Aurrekontuak, atalka
Hain zuzen ere, Jaurlaritzak % 4,2ko murrizketa egin du Osasunean; % 10,1ekoa Hezkuntzan, Kulturan eta Hizkuntza Politikan; eta % 29,9koa Enplegu eta Politika Sozialetan.
Gainerako sailei dagokienez, murrizketa % 36,6koa da Lehendakaritzan; % 7,9koa Administrazioa eta Justizian; % 25,4koa Garapen Ekonomikoan; % 11,5ekoa Ogasunean; % 10,9koa Segurtasunean eta % 19,7koa Ingurumenean.
Guztira, Aurrekontuaren % 73,9 gastu sozialera bideratu dute, hau da, iaz baino 1,2 puntu gehiago.
Osasuneko, Hezkuntzako eta Politika Sozialetako murrizketak
Osasun Sailean, Osakidetzara bideratutako dirua % 1,7 jaitsi dute, eta farmazia gastuetara eta enpresa pribatuekin itaundutako zerbitzuetara, aldiz, % 8 eta % 4,2.
Hezkuntzan, Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) egindako ekarpena % 6,9 txikitu da, Haurreskolena % 10 eta hezkuntza pribatuen itunena % 1.
Enplegu Sailean, "bazterkeria sozialaren aurka borrokatzeko politika nagusiak
ordaintzera xedaturiko partidek ez dute murrizketarik jasan", Jaurlaritzaren esanetan.
Urkullu: "Ez dago alternatibarik"
Iñigo Urkullu lehendakariak prentsaurrekoa eskaini du, Ricardo Gatzagaetxebarria sailburuarekin batera, Aurrekontuen proiektua aurkezteko.
Urkulluren esanetan, Aurrekontuak "sozialak" dira, eta ez dutela "alternatibarik" iritzi dio. Nolanahi ere, alternatibarik dagoen gainerako taldeek esan beharko dutela gaineratu du.
Lehendakariak gizarte politikak mantentzeak hainbat "sakrifizio" egitea ekarriko duela esan du, adibidez, Eusko Jaurlaritzaren estruktura eta funtzionamenduaren gastuaren % 20ko murrizketa; Lehendakaritzari % 37 murriztea eta horrek berrikuntzaren funtsari eragingo dio, proiektu guztiek martxan jarraituko duten, baina berririk sortu gabe.
Halaber, murrizketek garapenerako lankidetzari eragingo diotela baieztatu du, proiektuak martxan mantenduko dira eta urte amaieran deialdi berri murriztuago bat irekiko da. Aurten ez dute inbertsio berririk hasiko eta martxan daudenak bideratu beharko dira.
Horrek etxebizitza berrien proiektuan, Donostialdeko metroan, Eibarko Ospitalean, Gasteizko tranbian, Bicruces zentroan eta Bilboko metroaren 3. linean eragingo du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa