11:29

Fagor

Krisia Fagorren

Edesako langileen 'martxa urdina' gaur amaituko da Arrasaten

Erredakzioa

Apatamonasteriotik atera dira gaur (Atxondo), eta MCCren egoitzaren aurrean amaituko dute ibilaldia. Konponbideak eskatzeko egiten ari dira ibilaldia.

0:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Basauriko Edesa lantegiko langileek 08:00ak aldera berrekin diote "martxa urdinari". Apatamonasteriotik atera dira, eta 13:00ak eta 14:00ak bitartean helduko dira Arrasatera, MCCren egoitza atarira.

Atzo abiatu ziren oinez Basauritik, "martxa urdina" deitutakoan, Fagor Etxetresnak kooperatibak baztertuta dituela salatzeko.

Edesako langileek bi egunetan Basauri eta Arrasate arteko bidea oinez egingo dute, atzo, asteartea, hasita. Ibilaldia Mondragon Taldearen egoitzaren aurrean amaituko da, Arrasaten.

"Mondra-Martxa" izena jarri diote oinez egingo duten ibilaldiari, eta bi jardunalditan egingo dute.

Atzo 08:00etan atera ziren Basauritik eta 31,2 kilometroko bidea egin zute oinez, Apatamonasteriora (Atxondo) iritsi arte. Bidean, Galdakao eta Eubatik (Zornotza) igaro ziren.

Gaur Apatamonasteriotik abiatu dira, eta Elorrio zeharkatu ondoren, Kanpanzar gaina igoko dute, ondoren Arrasatera jaisteko. Arrasaten, Jose Maria Arizmendiarreta biribilgunera joango dira, bertan baitago Mondragon Taldearen egoitza.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena