Bitxikeriak -

Badator uda

Uda ekainaren 21ean hasiko da ilargi betearekin eta bi eklipserekin

Urtarorik beroena ekainaren 21ean hasiko da gaueko 00:34tan ilargi betearekin eta, urtaroak bi eklipse izango ditu, bata, estatu guztian ikusgai izango da.

Ilargi eklipsea (Argazkia: Alberto Zorrilla)
Ilargi eklipsea  (Argazkia: Alberto Zorrilla)
Ilargi eklipsea (Argazkia: Alberto Zorrilla)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astronomiako Behatoki Nazionalaren arabera,  uda, ekainaren 21an hasiko da gaueko 00:34tan. Urtaroak 93 egun eta 15 ordu iraungo ditu, irailaren 22an udazkena iristen den arte, hain zuzen.

Urtaroen hasiera puntua konbentzio batzuen arabera kalkulatzen da. Lurra, Eguzkiaren inguruko orbitan toki zehatz bat igarotzen hasten den momentuan esaten da urtaro bat edo beste hasi dela.

Udako solstizioan Eguzkiak Ipar deklinaziorik handiena izaten du (+23º 27') eta egun batzuetan altuera hau ez da aldatzen. Modu berean, hego hemisferioan negua hasten da.

Udako solstizioaren egunean eguzkia inoiz baino lehenago ateratzen da eta inoiz baino beranduago sartzen da. Udaran gainera, eguzkia eta lurra beste urtaro batzuetan baino urrunago egoten dira elkarrengatik eta ondorioz, lurrak astiroago orbitatzen du urtaroaren iraupena luzatuz.

Eklipseak eta antzeko fenomenoak

Urteko sasoi honetako goizetan Urano izango da ikusgai zeruan eta arratsaldeetan berriz, Marte, Jupiter eta Saturno. Uztailaren erditik aurrera Venus ere ikusgai izango da.

Gainera, uda honetan bi eklipse izango dira. Irailaren 1ean Eguzki eklipsea ikusiko da Atlantikoan, Afrikan eta Ozeano Indikoan, eta irailaren 16an Ilargi eklipsea izango da Australiatik, Afrikatik eta Europatik ikusgai egongo dena, gurean ere bai.

Urtaro guztian hiru aldiz ikusiko da ilargi betea: uztailaren 20an, abuztuaren 18an eta irailaren 16an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak gaur Eguneko albisteak Ilargi eklipseak gaur Udako albisteak Astronomia