Bitxikeriak -

IZAR-EURIA

Halley kometaren izar euria, asteko gauak argitzeko

Udaberriko izar-euri garrantzitsuena aste osoan zehar izango da ikusgai gure atmosferan. Estatuko edozein puntutatik ikusteko aukera izango da.

Izar-euria
Izar-euria
Izar-euria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eta Akuarida izeneko udaberriko izar euri garrantzitsuena izango da ikusgai aste osoan zehar, baina bereziki ostegunetik ostiralerako gauean izango dira ikusgai; maiatzaren 6ko goizaldean, hain zuzen. Estatu osoko edozein puntutatik ikusi ahalko da.

Urtean bi aldiz gertatzen da “Eta Akuarida” fenomenoa (maiatzean eta urrian) eta gehienetan hego hemisferioan bakarrik izaten da ikusgai.

Urtean bi aldiz (maiatzean eta urrian) ebakitzen du Hally kometaren ibilbideak Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen ibilbidea,  eta izar iheskorrak sortzen dira orduan, baina gehienetan hego hemisferioan bakarrik izaten da ikusgai.

Esan bezala, fenomeno hau Halley kometak eragiten du. Momentu honetan Eguzki Sistemaren kanpoaldean dago, eta 2061. urtera arte ez da berriz itzuliko. Hala ere, oraindik horren buztanaren arrastoa atmosfera zeharkatzen ikusten da.

Fenomeno hau ikusteko, hego-ekialdera begiratu behar da, Eta Akuario izarra dagoen inguru horretara. Gurean, izar hau goizaldeko laurak aldera agertzen da.

Izar-euri hau ez da oso aktiboa izaten, orduko 20 eta 30 meteoro artean ikusteko aukera izaten baita, baina maiatzaren 5etik 6rako gauean (maiatzaren 6an, goizaldean, alegia) orduko 60 meteoro ikusteko aukera ere izango da.

Bitxikeria moduan, Eta Akuario izarraren inguru horretan Neptuno planeta ere badago, baina teleskopio txikiekin ikustea oso zaila izaten da.

Izar-euri honetaz gozatzeko ez da aparteko tresnarik behar; leku ilun bat eta zerua oskarbi egotea besterik ez da behar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste arraroak Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Pertseidak Astronomia Unibertsoa albisteak Kometak