Athletic club

1 / 30 Hurrengoa
Athleticek hirugarren garaipena kateatu du Celtaren aurka (3-1)

Athleticek hirugarren garaipena kateatu du Celtaren aurka (3-1)

Intentsitate handiko partida jokatu dute bi taldeek, eta lehoiek hirugarren garaipena jarraian kateatu dute, Guruzetaren bi golei eta Djaloren golari esker.
Valverde: ''Nico Williams funtsezkoa da guretzat, baina baditugu jokalariak hura ordezkatzeko''

Valverde: ''Nico Williams funtsezkoa da guretzat, baina baditugu jokalariak hura ordezkatzeko''

Ernesto Valverderen arabera, Nico Williamsek min hartuta segitzen du eta, ondorioz, ez da prest egongo Athleticek Celtaren aurka igandean jokatuko duen partidarako.

Iñaki eta Nico Williams Donostiara heldu dira, bere familiari buruzko pelikula aurkezteko

Iñaki eta Nico Williams Donostiara heldu dira, bere familiari buruzko pelikula aurkezteko

Athleticeko jokalariak Zinemaldiaren programazioaren parte dira, Raul de la Fuentek zuzendutako "Los Williams" pelikularen estreinaldiko protagonista gisa. Bi anaien "historia harrigarria" erakusten du Zinemiran parte hartzen duen pelikulak.

Williams: ''Pozik nago golarekin taldeari lagundu izanaz''

Williams: ''Pozik nago golarekin taldeari lagundu izanaz''

Iñaki Williams Athleticeko jokalariak Leganesen aurkako garaipenaz hitz egin du EA Sports Ligako 7. jardunaldiko partida aurreratuan. Pozik agertu da denboraldiko lehen gola sartu ahal izan duelako. Bere anaia Nicok jasandako kolpeaz ere hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).

Vivianek eta Williamsek hiru puntuak eman dizkiote Athletici Leganesen (0-2)

Vivianek eta Williamsek hiru puntuak eman dizkiote Athletici Leganesen (0-2)

Lehoiak nagusi izan dira partida osoan zehar, baina bigarren zatira arte ez dute atea aurkitu Vivian eta Iñaki Williamsen golekin.
Valverde: ''Leganesen zelaia beti da zaila Athleticentzat, baina garaipena lortzen ahaleginduko gara''

Valverde: ''Leganesen zelaia beti da zaila Athleticentzat, baina garaipena lortzen ahaleginduko gara''

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Leganesen aurka Butarquen irailaren 19an jokatuko duen EA Sports Ligako 7. jardunaldiko aurreratutako partdaz. (adierazpenak gaztelaniaz)

Eibarrek eta Athleticek urriaren 13an jokatuko dute denboraldiko lehen derbia

Eibarrek eta Athleticek urriaren 13an jokatuko dute denboraldiko lehen derbia

Norgehiagoka Ipuruan izango da, 12etatik aurrera. F Ligako seigarren jardunaldia da.
Eunate Astralagak Athleticekin berritu du 2027ra arte, eta utzita jokatuko du Eibarren

Eunate Astralagak Athleticekin berritu du 2027ra arte, eta utzita jokatuko du Eibarren

18 urteko atezain berangotarra Bizkerren hasi zen jokatzen, 2017an Athleticeko infantil mailako taldearekin bat egin zuen arte. Iragan denboraldian, Athleticen filialeko titularra izan zen.
Ruiz de Galarreta: ''Hiru puntu oso garrantzitsuak; asko sufritzea tokatu zaigu''

Ruiz de Galarreta: ''Hiru puntu oso garrantzitsuak; asko sufritzea tokatu zaigu''

Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticeko jokalariak Las Palmasen aurka lortutako garaipenaz hitz egin du. Bat gutxiagorekin, sufritzea tokatu zaiela onartu du. Lesioaren ondoren zelaira itzultzean nola sentitu den ere azaldu du.

Athleticek sufritzen jakinda irabazi du Las Palmasen (2-3)

Athleticek sufritzen jakinda irabazi du Las Palmasen (2-3)

Euskaldunek aurrea hartu dute Sancetek eta Nicok lehen zatian sartutako golei esker. Jaureguizarren txartel gorriak zaildu egin du lehoien bigarren zatia, Paredesek gola sartu arren sufritu baitute.
Athleticek bigarren garaipena jarraian bereganatu du, Granada 2-1 menderatuta

Athleticek bigarren garaipena jarraian bereganatu du, Granada 2-1 menderatuta

Athleticek bitik bi garaipen daramatza F Ligan. Bigarren jardunaldiko partidan, Lezaman, zuri-gorriek Granadari irabazi diote 2 eta 1. Laura Requenak sartu du neurketako lehen gola Granadarentzat. Gero, emaitza irauli du Athleticek Nahikari Garciaren eta Nerea Nevadoren golekin.

Valverde: ''Partida asko izango ditugu jarraian, eta jokalari guztien beharra izango dugu''

Valverde: ''Partida asko izango ditugu jarraian, eta jokalari guztien beharra izango dugu''

Las Palamasen aurkako partidaren atarikoan, Ernesto Valverdek azpimarratu du datozen asteetan jokalari guztien beharra izango duela, Athleticek partida asko lehiatu beharko dituelako, Ligakoak eta Europakoak.

Raul Garcia: ''Zale moduan bizi dut Athletic, baina barruan gertatzen dena jakitearen urduritasunaz''

Raul Garcia: ''Zale moduan bizi dut Athletic, baina barruan gertatzen dena jakitearen urduritasunaz''

Futbola utzi osteko bizimoduaz galdetuta, Raul Garciak azaldu du taldekideekin harremana izaten jarraitzen duela, eta gertatzen denaren berri izaten saiatzen dela. 

Yerayk giharretako lesioa du eta zalantza da Las Palmasen aurka jokatzeko

Yerayk giharretako lesioa du eta zalantza da Las Palmasen aurka jokatzeko

Talde zuri-gorriak emandako osasun-parteak zehazten duenez, atzelariak "atzoko (asteazkena) entrenamendua utzi behar izan zuen taldekideek baino lehenago", eta "bilakaeraren zain" dago, balizko baja eperik zehaztu gabe.
Lehen Mailako futbola astelehenean bueltatuko da EITBra, Rayo Vallecano-Osasuna partidarekin

Lehen Mailako futbola astelehenean bueltatuko da EITBra, Rayo Vallecano-Osasuna partidarekin

Gizonezkoen goi mailako futbolaren erakusleiho izango da EITB 2024-25 denboraldian, EA Sports Ligan euskal taldeek astelehenetan jokatuko dituzten norgehiagokak zuzenean eskainiko baitira, ETB1en eta eitb.eus-en.

Marton: ''Athleticen egotea sinestezina da, oso pozik nago, eta maila emateko lan egiten dut egunero''

Marton: ''Athleticen egotea sinestezina da, oso pozik nago, eta maila emateko lan egiten dut egunero''

Javier Marton Athleticeko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du, Lezaman. Denboraldi bat Mirandesen utzita jokatu ostean, talde zuri-gorrian dago 2024-2025 denboraldirako. Bere sentsazioei, sasoi honetan San Mamesen egindako debutari eta iaz izan zuen lesioari buruz mintzatu da. (gaztelaniaz)

Ogizaren golak F Liga garaipenarekin hastea ahalbidetu dio Athletici (0-1)

Athleticek hiru puntu batuta eman dio hasiera F Ligari. Levanteren zelaian 0-1 irabazi du lehen minutuetan Irene Ogizak sartutako golari esker.

Irene Oguiza: ''Pasa den urtean lortutakoa hobetu nahi dugu''

Irene Oguiza: ''Pasa den urtean lortutakoa hobetu nahi dugu''

Ilusio handiarekin ekingo dio Athleticek F Ligako denboraldiari, Levanteren aurkako partidan. Durangarra jokalari garrantzitsua da David Aznarren taldean, eta gogoz begiratzen dio sasoi berriari.

Valverde: ''Unairen eta Nicoren izendapenak pozgarriak dira, eta iazko denboraldi onaren ondorioz datoz''

Valverde: ''Unairen eta Nicoren izendapenak pozgarriak dira, eta iazko denboraldi onaren ondorioz datoz''

Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak Nico Williamsen Urrezko Baloirako izendapenari eta Unai Simomen Yashin sarirako (atezain onena) izendapenari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Nico Williams Urrezko Baloirako izendatu dute, Simon Yashin sarirako, eta Xabi Alonso Urteko Entrenatzailerako

Nico Williams Urrezko Baloirako izendatu dute, Simon Yashin sarirako, eta Xabi Alonso Urteko Entrenatzailerako

Gizonezkoen Urrezko Baloia irabazteko zerrendan 30 jokalari daude, eta Athleticen hegalekoa bertan da; Yashin Garaikurrari dagokionez, hamar atezain izendatu dituzte, tartean Unai Simon; eta Bayer Leverkuseneko entrenatzaile gipuzkoarrak 2024ko onena izateko aukera du.
Nuñez: ''Nire bihotzeko taldera bueltatzeko zortea izan dut; aukera izan nuenean, ez nuen birritan pentsatu''

Nuñez: ''Nire bihotzeko taldera bueltatzeko zortea izan dut; aukera izan nuenean, ez nuen birritan pentsatu''

Unai Nuñez Athleticera bueltatu da, Celtan bi denboraldi eman ostean eta Vigoko taldeak utzita. Portugaletekoak itzultzeko negoziazioak nola jazo ziren azaldu du. Horrez gain, taldeari helburuak betetzen laguntzeko itzuli dela ziurtatu du. (adierazpenak gaztelaniaz)

Fiskaltzak salaketa jarri du Nico Williamsi irain arrazistak egin zizkion ultraren aurka

Fiskaltzak salaketa jarri du Nico Williamsi irain arrazistak egin zizkion ultraren aurka

Athleticeko futbolariak maiatzean pairatu zituen irainak, Atletico Madrilen estadioan.
Boiseko Indie Chicas taldeko jokalariak Lezaman dira, euskal kultura eta Athletic bertatik bertara ezagutzeko

Boiseko Indie Chicas taldeko jokalariak Lezaman dira, euskal kultura eta Athletic bertatik bertara ezagutzeko

Boiseko (Idaho, AEB) Indie Chicas taldeko bederatzi jokalari Lezaman dira, Athletic zein euskal kultura bertatik bertara ezgutzeko helburuarekin. Iraia Iturregi talde zuri-gorriko jokalari eta entrenatzaile izandakoak eman die ongi etorria.

Europarako sailkatzea da Athleticen gizonezkoen taldearen helburua; emakumezkoena, iazko 5. postua hobetzea

Europarako sailkatzea da Athleticen gizonezkoen taldearen helburua; emakumezkoena, iazko 5. postua hobetzea

Jon Uriarte Athleticeko presidenteak Lezaman eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, gizonezkoen lehen taldearen helburua da Europarako bigarrenez jarraian sailkatzea. Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aipatu du iazko 5. postua hobetzea izango dela jomuga.

Uriarte: ''Lasai gaude Nico Williamsen etorkizunarekin eta pozik eraiki dugun taldearekin''

Uriarte: ''Lasai gaude Nico Williamsen etorkizunarekin eta pozik eraiki dugun taldearekin''

Jon Uriarte Athleticeko presidenteak pentsaurrekoan esan duenez, kluba lasai dago Nico Williamsen etorkizunari dagokionez. Jokalariak 2027ra arte kontratua duela azpimarratu du.

Realak penaltietan irabazi du 2024ko Euskal Herria Kopa; ikusi penalti jaurtiketak

Elene Lete atezainak bi penalti geldtu ditu, eta Realak Euskal Herria Kopa irabazi du, Athletic aurkari; penalti jaurtiketetan, Reala 3-2 nagusitu da.

Reala, 2024ko Euskal Herria Kopako txapeldun

Reala, 2024ko Euskal Herria Kopako txapeldun

Jose Luis Sanchez Veraren taldeak, finalean, Athletic hartu du mendean, penalti jaurtiketetan, 3-2, Berazubin; partida 0-0 amaitu da. Penaltietan, Elene Lete atezaina bikain aritu da, eta bi jaurtiketa gelditu ditu.
EITBk EA Sports Ligako Rayo Vallecano-Osasuna partida emango du, zuzenean, irailaren 16an, astelehenez

EITBk EA Sports Ligako Rayo Vallecano-Osasuna partida emango du, zuzenean, irailaren 16an, astelehenez

Liga Txapelketako bosgarren jardunaldiko neurketa izango da hori, eta EITBk 2024-25 denboraldian emango duen aurrenekoa izango da; izan ere, euskal taldeek asteleheneko partidan jokatzen dutenean, asteleheneko norgehiagoka hori ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
Agirrezabala: ''Porrot honek min handia egiten digu''

Agirrezabala: ''Porrot honek min handia egiten digu''

Julen Agirrezabala Athleticeko atezainak Atletico Madrilen aurka jasandako porrotaz hitz egin du. Taldeak partida ona egin duela azpimarratu du eta, gutxienez, puntua merezi zutela.

Athleticek luzapenean galdu du Atletico Madrilen aurka (0-1)

Athleticek luzapenean galdu du Atletico Madrilen aurka (0-1)

Los leones han dominado, sobre todo, en el segundo tiempo, pero un gol de Correa en el descuento les ha condenado a la derrota.
Athleticek Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak

Athleticek Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak

Bilbotarrek Erromaren etxean hasiko dute txapelketako lehen faseko ibilbidea, irailaren 26an, eta zortzigarren eta azken jardunaldia San Mamesen jokatuko dute, urtarrilaren 30ean, Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka.
Athleticek eta Realak EH Kopako finala jokatuko dute, igandean, Tolosan

Athleticek eta Realak EH Kopako finala jokatuko dute, igandean, Tolosan

Partida Tolosako Berazuri zelaian jokatuko da, 16: 00etatik aurrera, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
Adu Aresek Zaragozan jokatuko du, utzita

Adu Aresek Zaragozan jokatuko du, utzita

Muturrekoa utzita aterako da denboraldia amaitu arte Hypermotion Ligako klubera.
Valverde, Europa Ligako aurkariei buruz: ''Kanpoan lau partida oso zail dauzkagu''

Valverde, Europa Ligako aurkariei buruz: ''Kanpoan lau partida oso zail dauzkagu''

Athleticek Slavia Praga, AZ Alkmaar, Viktoria Plzen eta Elfsborg izango ditu aurkari San Mamesen, eta kanpoan, berriz, Erroma, Fenerbahce, Ludogorets eta Besiktas, Monakok egindako zozketaren arabera.

Ajax eta Lazio Realarentzat, eta Erroma eta Slavia Praga Athleticentzat, aurkari indartsuenak Europa Ligan

Ajax eta Lazio Realarentzat, eta Erroma eta Slavia Praga Athleticentzat, aurkari indartsuenak Europa Ligan

Lehen partidak irailaren 25-26an jokatuko dira eta lehiak liga formatua izango du, final-zortzirenetara zeintzuk sailkatuko diren erabakitzeko. Finala San Mamesen izango da, maiatzaren 21ean.
Mikel Jauregizar: ''Saiatzen naiz minutuak aprobetxatzen eta uste dut egin dudala''

Mikel Jauregizar: ''Saiatzen naiz minutuak aprobetxatzen eta uste dut egin dudala''

Bermeotar erdilari gaztea hasierako hamaikakoan zelairatu da, Athleticekin, San Mamesen, Valentziaren aurkako partidan. Jauregizarrek neurketa osoa jokatu du, eta lan ona burutu.

Pradosen burukada batek denboraldiko lehen garaipena eman dio Athetici

Pradosen burukada batek denboraldiko lehen garaipena eman dio Athetici

Talde zuri-gorriak Valentzia gainditu du erdilari nafarrak zuri-gorri gisa sartutako lehen golarekin. Partidak Alvaro Djaloren, Adama Boiroren eta Javier Martonen debuta ekarri du.
Athleticek Maite Valero fitxatu du

Athleticek Maite Valero fitxatu du

Nafarroako jokalari gaztea Osasunatik iritsiko da talde zuri-gorrira.
Unai Nuñez Athleticera itzuliko da, Celtak utzita

Unai Nuñez Athleticera itzuliko da, Celtak utzita

Talde zuri-gorriak jokalaria erosteko aukera izango du denboraldi honen amaieran.
Alex Padilla: ''Lehenengo minututik garaipenaren bila etorri gara''

Alex Padilla: ''Lehenengo minututik garaipenaren bila etorri gara''

Athleticek 2-1 galdu du Bartzelonaren aurka Lluis Companys zelaian jokatutako EA Sports Ligako 2. jardunaldiko partida.

1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 6

Alaves 2 1 Sevilla
Valladolid 0 0 R. Sociedad
Osasuna 2 1 Las Palmas
Valentzia 2 0 Girona
R. Madril 4 1 Espanyol
Getafe 1 1 Leganes
Athletic 3 1 Celta
Vila-real 0 0 Bartzelona
Rayo Vall. IG21:00 At. Madril
Betis AL21:00 Mallorca

Futbola

1901etik 2023ra

Futboleko Errege Kopako palmaresa

  • Golak

    Golak

    Santander eta SmartBank ligetako laburpen bideoak eta jokaldirik onenak eitb.eus-en.

Athletic Club

Ofiziala

Athletic Cluben jokatzeko filosofia

Agur, San Mames

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena